Síguenos en redes sociales:

Euskaltzaindiak tresna lexikal berriak aurkeztu ditu

Euskararen inguruko zalantzak argitzeko baliagarriak izango dira

Euskaltzaindiak tresna lexikal berriak aurkeztu dituEfe

bilbo. "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egin zen atzo Euskal-tzaindiak Bilbon duen egoitzan. Jardunaldiaren xedea Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko Erakundeak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea zen. Gainera, gaurtik aurrera Akademiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal berri aurkeztu ziren: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

Andoni Sagarnak, Jose Antonio Adurizek eta Miriam Urkiak parte hartu zuten, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldearen kideak izaki. Andoni Sagarnak azaldu bezala, Hiztegi Batuko forma bakoitza erabakitzeko erabili den dokumentazioaren berri ematen duen datu-base bat da Hiztegi Batu Oinarriduna, hots, Hiztegia Batua eta dokumentazioa, dena batera, aurrerantzean internet bidez edonork kontsultatu ahal izango duena. Hiztegi Batua landu denean egin diren txostenak, iritzi-emaileek edo euskaltzain osoek egin dituzten oharrak eta hartu diren erabakien zergatiak gordeta dauzkan datu-basea kontsulta daiteke gune honetan. Bide beretik, Euskaltzaindiak hartutako erabaki lexikalen ibilbidea eskaintzen da bere osotasunean.

Horrela, osatuta geratu da Euskaltzaindiaren webgunean Hiztegi Batuaren inguruko informazio guztia.

lexikoaren behatokia Horretaz gain, Lexikoaren Behatokia egitasmoa aurkeztu zen komunikabideen aurrean. Behatokiak ikerketarako eta kontsultarako testu-corpus bat prestatzea du oinarrizko lana, etiketatua eta linguistikoki anotatua. Corpus hori osatzeko, Akademiak hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin -tartean DEIA ere badago- hauek egunero argitaratzen dituzten euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jar di-tzaten.

Egun hiztegia aztertzeko eta lan arauemailea egiteko corpusetan oinarritu behar da, eta halaxe egin du Euskaltzaindiak azken urteotan. Testu klasikoak Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusean ditu bilduta eta XX. mendeko lagin aski adierazgarria XX. mendeko corpus estatistikoan. Bi iturri horiek izan dira Hiztegi Batua egiteko oinarri nagusiak, baina XXI. mendean sartuta gaude, eta euskara inoiz baino biziago dago. Hizkuntzaren bilakaera hurbiletik jarraitu beharra dago, hitz eta adierazmolde berriak ezagutzeko, arauak zenbateraino betetzen edo urratzen diren jakiteko, eta arauak hori guztia ezagututa finkatzeko, eta baita hizkun-tzaren erabilera sakonago ezagu-tzeko, gramatika edo estilistika aldetik, erregistro desberdinen ezaugarriak aztertzeko edo ikuspegi soziolinguistikotik ikertzeko nahiz edukien ideologia, historia, etab. aztertzeko.

Horrek guztiak corpusgintzan lanean jarraitzea eskatzen du. Horretarako, Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa jarri du abian Erakundeak. Komunikabideek argitaratzen duten edo aireratzeko idazten duten materialarekin corpus monitore bat eraiki-tzea da helburua, hau da, hizkun-tzaren erabilera hurbiletik jarrai-tzea ahalbidetuko duen corpus bat elikatzen eta etiketatzen joatea. 2009. urtean 4.000.000 testu-hitz zeuzkan corpusak eta urtean-urtean handituz joango da.