Soinean daramagun moda sasoitik sasoira aldatzen den heinean, edertasunaren kanonak ere eraldaketa sakona bizi izaten dute urtetik urtera. Gaurkoak atzokoa du inspirazio, eta biharkoak ere iraganeko zerbait gogoraraziko digu. Dena, edo ia dena asmatuta dagoela esaten duten aro honetan, atzerabegiratu bat ematea proposatzen digu The Cut argitalpenak, historiako edertasun kanonen 100 urteko bilakaera erakusten duen bideo honetan.

1910tik hasita gaur egunerarte nagusitu diren edertasun joerak ikusi daitezke bideoan, horretarako propio apaindu eta orraztu duten modelo baten bitartez. 40. hamarkadara begiratzen badugu, Rita Hayworth eta pin-up estetika datozkiguz burua. Marilyn Monroe eta beren kurbadurak mundu erdi txoratu zuten 60. hamardan. Hala ere, 20 urte geroago Jane Fondaren Fitness bideoen laguntzarekin Monroeren kurbak gutxitzen saiatu ginen androginoa maite zuen estetika jarraituz.

Urteak aurrera egin ahala badirudi emakumeak minimalismorantz jo duela, orrazkerari eta makilajeari dagokionean behintzat. Joerak joera, hurrun geratu dira 80. hamarkadako itxura markatuak, naturaltasunaren mesedetan.