Bizilabe Tolosaldeak zientzia eta teknologia sustatuko du gazteen artean
TOLOSA. Tolosaldeko udalek, Tolosaldea Garatzenen eta Elhuyarrek 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteen artean zientzia eta teknologia sustatuko duen Bizilabe Tolosaldea ekimena jarriko dute martxan hurrengo ikasturtean. Aisialdi-eskaintza honek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena landuko ditu bere tailer eta proiektuetan.
Bestalde, eskualdeko industria sektorea sustatzeko eta teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiten du proiektuak.
Elhuyarrek 2011tik martxan duen gazteentzako ikerketa zentroen sarea da Bizilabe. Bilbon, Nerbioi-Ibaizabaleko herrietan eta Debabarrenako herrietan du eskaintza, eta, esan bezala, 2020-2021 ikasturtean, Tolosaldera iritsiko da. Proiektua abiatzeko, eskualdeko bi hirigune nagusietan irekiko dira Bizilabe zentroak, Tolosan eta Villabonan. Tolosako kasuan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak berritu berri duen instalazioetan gauzatuko dira ekintzak.
Eskolak ostegunetan izango dira. 17:15etik 18:45era bitartean 2009 eta 2010 urteen artean jaiotakoek hartuko dituzte eskolak, eta 18:45etik 20:15era 2007 eta 2008 urteen artean jaiotakoek. Hilean 10 euro ordaindu beharko du ikasle bakoitzak.
ZABALIK DAGO IZEN-EMATEA
Zabalik da jada Bizilabe Tolosaldea 2020-2021 eskaintzan izena emateko epea, Bizilabe Tolosaldearen webgunean.
Guztira, 30 plaza eskainiko dira Tolosan. Izen-emateek eskainitako plaza kopurua gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bestalde, izena ematerako orduan, honako lehentasunezko irizpideak kontuan hartuko dira: izen-emateen hurrenkera, genero aniztasuna (40/60 ordezkaritza) eta eskualdeko herrien arteko aniztasuna, biztanle kopurua kontuan izanik (plazen herena Tolosarentzat izango da).
Bizilabe Tolosaldearen inguruko informazio gehiago Bizilabe proiektuaren webgunean, bizilabe.tolosaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 688 632 691 telefonora deituta eskura daiteke.
Temas
Más en Ciencia y Tecnología
-
Minbiziak aktibatutako zelula-mota bat kentzean gibeleko metastasia ia guztiz desagertzen dela frogatu dute
-
Si crees que pasas mucho tiempo con el móvil, quizá necesites una ‘dieta detox’ con ‘dumbphone’
-
"Nuestras redes son las más seguras porque son las más modernas del mercado"
-
WhatsApp crea una biblioteca donde encontrarás todos los archivos compartidos en tus chats