Umeen inbasioa Instagramen, ¿Non daude mugak?
Plataforma sozial berriak gure bizitza publikoa eta pribatua aldatu dute
Azken urteetan hainbat plataforma sozial berri ezagutu eta erabili ditugu, eta datuak eskuan hartuta, 2014an erabiltzaile aldetik gehien hazi dena Instagram aplikazio aski ezaguna izan da. Artea, moda, bidaia zein gastronomia uztartzen ditu besteren artean aplikazio honek, baina ezer bada selfie eta itxurakeriaren plataforma da Instagram.
Honen harira, umeen argazkien gaineko erabilpena izaten ari da eztabaidagaia egunotan. Izan ere azkenaldi honetan, munduan zehar ehunka milaka jarraitzaile dituzten umeen Instagram kontuak areagotzen ari dira.
Baby instagrammers dira hauek. Zehatzago esanda, kontu hauek oro har, umetxoen gurasoak edota marka jakin batzuetako marketin langileak kudeatzen dituzte. Haur baten hazte prosezua argazki bidez islatu gura duten guraso harroetatik hasita, moda produktuak komertzializatu nahi dituzten marketara, denetarik aurkitu dezakegu basafauna honetan.
Baby instagrammers ospetsuak
Fenomeno honen adibide, Pixie Curtis australiar ilegorri txikiaren kontua, Courtney Adamo blogari famatuaren alaba Marlow Mae Adamo, edota Oscar sarietan ikusten diren goi-joskintzen erreplikak janzten dituen Mayhem neskatila dituzue.
Más en Ciencia y Tecnología
-
EEUU bombardeará México con moscas
-
Alertan de la propagación por todo el mundo de un gen que crea bacterias resistentes a los antibióticos
-
¿Por qué existe el universo en vez de la nada? El CERN arroja luz sobre cómo la materia venció a la antimateria
-
Análisis | Redes sociales y pornografía, una realidad cada vez más preocupante