Mungiako Udalak Lauxeta Olerki Lehiaketaren edizio berri bat jarri du abian. "Etxeko alaba" izango da aurten gaia. Parte-hartzaileek azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren lanak, gaiaren interpretazio askea eginda. Aurkeztuko diren lanak euskeraz sortutako testuak izango dira, gutxienez 100 bertso-lerrokoak eta, gehienez, 200ekoak, "bakoitzak nahi beste ahapaldi, neurri eta errima erabilita".

Lanak jatorrizkoak izan beharko dira, inoiz argitaratuak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean saririk jaso gabekoak. Gainera, ez dira originaltzat hartuko beste hizkun- tza batetik itzulitako lanak. Lehiaketaren irabazleak 800 euroko saria jasoko du eta bigarren sailkatuak 500 eurokoa.

Lanak aurkezteko bide desberdinak ahalbidetuko ditu Udalak: Udalaren Egoitza Elektronikoa, posta arrunta (Mungiako Udala, Euskera Saila. Trobika 1, 48100, Mungia) eta HAZ bulegoa, beti bere, aurretiazko hitzordua eskatuta 94 674 12 16 telefonora deituta. Lanak paperean (3 kopia) eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, lerroen artean tarte bikoitza utzita eta gutun batean sartuta, egilearen daturik gabe.

"Gutunaren barruan beste gutunazal itxi bat sartu beharko da lema eta ezizena idatzita kanpoaldean, eta barruan ondoko datuak: izen-abizenak eta helbide osoa, helbide elektronikoa, telefonoa eta egilearen aitorpena (idazlana originala, argitaratu bakoa, itzuli bakoa eta beste lehiaketa batean saritu bakoa dala aitortuta)".