Mungiako Udalak aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea ireki berri du. Ekainaren 20ra arte parte hartzeko aukera emango dute, herritarrek lehenengo fasean aukeratutako zazpi proiektuen artean botoa emateko. Udal arduradunek gogoratutakoaren arabera, "231 mungiarrek hartu dute parte 2021eko aurrekontu partehartzaileak egiteko" eta guztira 315 proposamen egin dira.

Behin denak aztertuta, Udalak aukeraketa egin du "bideragarritasunari eta garrantziari erreparatuta, besteak beste". Onartutako proposamenen artean bozketa egiterakoan, parte-hartzaile bakoitzak 1etik 7ra bitarteko puntuazioa ematea erabaki da, proposamen bakoi-tzak sortzen dion interesaren arabera. Guztira, "120.000 euro bideratuko dira proiektuok aurrera eramateko", aipatu dute.

Proposamenen hauen artean aukeratu beharko da: edadekoek ariketa fisikoa aire zabalean egiteko gunea, Lauaxeta Olerkari kaleko futbito eta saski-baloi zelaia birgai-tzea, plumptrack pista bat, txakurrentzako aisialdi gune bat sortzea, autokarabana-aparkalekua egitea, Mungiako ostalaritzako menuak euskaraz ezartzeko QR tresna sortzea eta Garabilla Margolari kaleko galtzada zabaltzea. Parte hartzeko prozesurako sortutako esku-orria erabili ahal da (HAZ bulegoan, kiroldegian eta Behargintzan). Karpa bat ere instalatutako da. 11an 10:00etatik 14:00etara eta 16.30etik 19:30era, Euskal Pizkundea etorbidean jarriko dute. 18an 10:00etatik 14:00etara Txistulari Plazan egongo da eta 16:30etik 19:30era, Euskal Pizkundearen etorbidean. Udaleko web-gunearen bitartez parte hartu ahal izango da ere, baita eskuliburuan agertzen dan QR kodea eskaneatuta.