Mungiako Udalak bat egingo du Inspirarte proiektuarekin. Herriko kaleak literaturaz jantziko dira, izan bere, herriko lau txoko desberdinetan euskal literaturarekin lotutako esaldiak margotuko dira. Gainera, hile honetan zehar beste hainbat kultura-ekimen antolatzen ari dira.

Ekimen honen helburua euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da, “euskal egileen literatura-lanak ezagutzera emateaz gainera”, azaldu dute Udaletik. Honetarako, Udalak Mungiako lau txoko estrategiko aukeratuko ditu, “esate baterako Matxin eta Foruen Plazak banatzen dituzten eskailerak, bertan euskal literaturarekin lotutako esaldiak margotzeko”.

Hautatutako ipiniko diren esaldiei dagokienez, Juan Cruz Igerabideren “Galdera-zeinutik behera dator pentsamenduaren tanta”, Gabriel Arestiren “Zelan egiten jatan begia ikusten dotenean zure Mungia” eta Beatriz Chiviteren “Goiz hartan eguzkiak hautsa baino ez zuen argi-tzen” izan dira Udalak aukeratu dituen aipuak.

Legarda eskolako ikasleek idatzitako liburutik hartutako esaldi batek osatuko du partaidetza Inspirarte proiektuarekin. Gainera, “aipu hauen alboan QR kode bat izango da herritarrek testu originalaren zati bat irakurri ahal izateko”. Apirilean zehar hainbat izan dira antolatutako jarduerak; Liburu Azoka, Azala eta pintxoa erakusketa...