Mungiako Udalak alokairurako laguntzak emango dizkie herriko gazteei. Mungian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin eta “gaur egun gazteek etxebizitza bat lortzeko dituzten zailtasunak kontuan hartuta”, Udalak behin betiko onarpena eman dio horretan tresna lagungarri izango den ordenantzari, azaldu dute. Horrela, Mungiako udalerrian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteei “euren ohiko etxebizitza izango denaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea ahalbideratuko du” ordentantza honek.

Bizikidetza-unitate bakoitzeko 250 hileko gehieneko muga izango du, eta hamabi hilabeteko gehieneko epea. Udalak 25.000 euroko partida bideratuko du laguntza hauetarako.Laguntza hauek jaso ahal izateko, baldintza batzuk bete beharko dira. Horrela, etxebizitzaren alokairuaren prezio osoa ezingo da 700 eurotik gorakoa izan, elementu osagarriak sartuta (garajea, erkidegoaren gastuak, kontribuzioa eta arielak). Diruz laguntzen den epealdia barne hartzen duen errentamendu-kontratuaren titularra izan beharko da onuraduna. Horrez gain, onuradunak urtean gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak izatea eskatzen da laguntzak jaso ahal izateko. Gai honi buruzko informazioa Udalaren webgunean dago eskuragarri (https://www.mungia.eus).