Sondikako Hegalariake zilarrezko ezkontzak ospatuko ditu Euskal Ligan jokatuta25. urteurrena

Sondikako Hegalarien sorrerarekin lotura estua dauka antzina Udalak antolatzen zuen areto-futboleko txapelketa batek, izan ere, Oskar berak, bere anaiak eta bi koinatak, lagun gehiagorekin batera, osatutako talde batek bi txapelketa irabazi zituzten jarraian. Emaitza onak ikusita, elkarte federatu bat sortzea erabaki zuten, herriko jendeak osatutako taldea eta, beharrezkoak izan ziren kudeaketa eta tramiteak egin ostean, 1996 urtean modu ofizialean sortu zen Sondikako Hegalariak talde federatua. Garai hartan, Gorondagane eskolako estali gabeko jolastokian jolasten zuten jokalari sondikoztarrek, bertoko klimak eragin zitzakeen zailtasunak kontuan izanda: “Askotan euripean eta ia argirik gabe jolastu eta entrenatzen genuen, baina gure ilusioak berdina izaten jarrai-tzen zuen”. 2000 urtean, Sondikako Udalak Gorondabeko kiroldegia eraiki zuen, futbol areto estali berria sortuta, Sondikako Hegalarien etxe berria. Gainera, zelai aldaketak suposatu zuen onura nabarmena alde batera utzita, urte berean kategoria igoera lortu zuen taldeak, Lurraldeko Lehenengo Mailara ailegatuta.

Elkartea gero eta emaitza hobeak lortzen joan zen eta 2005-2006 denboraldian Lehentasunezko Mailarako igoera lortu zuten. Honen ostean, hainbat izan ziren taldeak bizi izan zituen igoera eta jaitsierak, baina, aldi berean, herriko bizitzan gero eta gehiago parte hartzen joan ziren. Esate baterako, San Juan jaietan euren txozna antolatzen dute urtero eta, bestalde, Udalak antolatutako ekimen desberdinen antolakun-tzan ere parte hartzen dute euren babesa eta laguntza eskertzeko asmotan. “Oso ezagunak gara herriko jendearen artean. Orain dela bost urte inguru, San Juan jaietako soberakinak genituen kontenedorea ostu ziguten, diru-galera nabarmena suposatuta, eta, honen aurrean, herri-bazkari bat antolatu genuen dirua berreskuratzeko asmotan. Jendearen erantzuna itzela izan zen eta, geroztik, jendeak asko ezagutzen gaitu”, adierazi zuen Oskarrek.

Harrobia zainduta

Nahiz eta gaur egun, kirol egoera ona bizitzen ari diren Sondikako Hegalariak, orain dela urte pare bat elkarteko harrobia martxan jartzea erabaki zuten, Gorondagane eskolako Guraso Elkartearekin elkarlan akordio bat sinatuta eta Gorondagane Hegalariak gaztetxoen taldea sortuta: “Oso gustoko izan dugu betidanik, talde nagusiaz gainera, harrobia lantzearen ideia eta aukera hau aurkeztu zi-tzaigun. Nahiz eta oso gazteak diren bertoko jokalariak, oso polita da herritik haurrak gure taldeko koloreak jantzita ikustea. Honek ere jendeak gure inguruan gehiago jakitea eta gure taldea gustokoagoa izatea eragin du eta horrek asko pozten gaitu. Oso proiektu polita da hau eta espero dugu, gutxinaka, hazten joan ahal izatea”, azaldu zuen Hegalariak taldeko fundatzaile taldeko kideak. Etorkizunera begira, Oskar Eguzkizak, Javier Sobrinok eta beste lagun-tzaile askok osatutako zuzendaritzak espero du zentzu desberdinetako hazkundea mantentzea: “Kirol aspektua bigarren mailakoa da guretzako, gure helburua Sondika gure alaitasunaren lekuko izaten jarraitzea da, zelai barruan eta, batez ere, herriko kaleetan”.