Jada, Mungiako biztanleriak badauka 2021 urteko udal-egutegia eskuratzeko aukera. Kasu honetan, Victoria Bruschik ateratako Lagunak, izan ere, aurtengo Mungiharro lehiektako irabazlea izan da argazkizale mungiarra. Aurtengo edizioak, hamairugarrenak, aurreko urtetako partaidetza marka guztiak gainditu ditu, 63 partaidek 340 argazki aurkeztuta Udalak anotolatutako epaimahaiaren aurrean. Ondoren, antolakuntzak 48 finalista hautatu zituen, jarraian herritarrek topagune desberdinetan zein modu telematikoan euren gogokoenak aukeratzeko. Guztira, 365 mungiarrek parte hartu zuten hautatze prozesu honetan, Lagunak “Oso ustekabe handia izan da Mungiharro lehiaketa irabaztea, izan ere, argazi asko eta oso onak aurkeztu dituzte aurten. Oso pozgarria izan da niretzako eta argazkiko modeloentzako: nire alaba eta bere lagunak”, aitortu zuen Victoria Bruschik. Bere lehenengo partaidetzan, eta argazki bakarra entregatuta, lortu zuen garaipena mungiarrak, nahiz eta aurreko edizioetan bozkaketa prozesuan parte hartu zuen: “Oso gustoko dut argazkigintza, baina hauek egitea baino, ikustea nahiago dut. Hala ere, honelako txapelketa bat irabazteak animo asko ematen ditu argazkiak ateratzen jarraitzera animatzeko”.

Mungiharro lehiaketa irabazita, bere Lagunak argazkia izango da 2021eko eutegiko azala eta, bestalde, herriko ostalaritza, merkatari-tza eta zerbitzu establezimenduetan erabiltzeko 300 euroko bonoa jaso zuen Victoriak, oso ekimen baikorra suposatuta honek bere merkatari ikuspuntutik: “Ni merkataria naizela kontuan izanda, asko eskertzen dut Mungiharroko saria herriko denda, taberna, jatetxe zein bestelakoei bultzada bat ematera bideratzea. Nahiz eta urtero saria antzekoa izan ohi den, aurtengo osasun-egoerak oso onodorio larriak ekarri ditu herriko negozio txikientzako eta, horregatik, asko eskertzen ditugu honelako keinuak”.