2020a oso urte zaila izan da Euskal Herriko enpresari txikientzako, izan ere, covid-19ak sortutako izurriteak oso ondorio larriak izan ditu bertoko negozioetan, beste arlo batzuen antzera. Kofinamendua eta izan diren beste segurtasun-neurriek oso modu nabarmenean murriztu dituzte dendari zein ostalarien irabazkiak eta, honen aurrean, hainbat izan dira planteatu diren ekimenak; esate baterako, Deriocom elkarteak antolatutako Etxekoak gara .

Barikuan, Derioko Kultur Birikak kontsumoa sustatzeko proiektu honen bigarren edizioaren aurkezpena jaso zuen Mari Mar Melladoren, Danerik Paraje merkatarien elkarteko lehendakariaren, eta Nekane Aiarza, Derioko alkateordearen, eskutik, Zergatik kanpoan erosi etxean daukaguna? lelopeanZergatik kanpoan erosi etxean daukaguna?.

Honen arabera, herriko 64 merkataritza eta zerbitzu establezimenduk Deriocom.eus web-gunearen bitartez euren negozioak iragartzeko aukera izango dute, euren eskaintza ezagutzera emanda.

Bestalde, datorren urtarrilaren amaiera aldera, establezimendu partaideek sarearen bitarteko salmentak egiteko aukera izango dute eta, gainera, gura dutenek aurretiazko hitzorduak bermatzeko aukera ere izango dute. Iragarki euskarria ere izango du kanpaina berri honek, izan ere, datozen 15 egunetan Derio, Lezama, Loiu eta Zamudioko autobus geltokitan azalduko dira lokal partehartzaileak.

Garrantzia

Bere eskutik, Mari Mar Melladok herriko merkataritzaren garrantzia azpimarratu zuen, gaur egun 145 langile babesten dituen sarearena: "Derio da Txorierriko merkatal erdigunea, bertan denetariko establezimenduak aurkitu daitezkelako. Gure dendari eta profesionalak gure auzo zein herrietako orekaren zati bat dira eta, gainera, kalitate eta zerbitzu onaren bermea dira. Eurek gure gizarte arkitekturaren barne daude beharrezko zerbitzu bezala, elkartasun eta segurtasun lana eginez eta kaleetako bizitza sustatzen. Truke harreman bat baino gehiagotan datza honek; konfidantza, familiartasuna, elkartasuna, sentimendua€".

Bestalde, saltokien informatizazioaren garrantzia azpimarratu zuen derioztarrak. Bere eskutik, Nekane Aiarzak garai konplikatu honetan merkatari eta ostalariak egiten ari diren esfortzua txalotu zuen: "Herriko denda, zerbitzu, taberna eta jatetxea altxor txikiak dira eta, denak batera, altxor handi bat osatzen dute. Oso eskertzekoa da garai zail honetan egiten ari diren lana eta helarazten duten ilusioa, izan ere, izurrite honetan merkataritza eta ostalaritza gabeko Derio bat ezagutu dugu eta ez zaigu ezer gustatu. Horregatik, herritarrak bertan kontsumitzera animatzen ditugu, denon artean egoera hau indartsuago gainditzeko". Beraz, Etxekoak gara kanpainaren bidez, Derioko establezimenduei bultzada bat emateko aukera martxan jarri daEtxekoak gara . Saltokiek ematen diete bizia udalerriei, eta herritarrek konfiantzazko eta kalitateko espazioak aurkitzen dituzte, eta segurtasun-neurri guztiak errespetatuz izurritea atzean uzteko asmoz.