Gabonetako data bereziak gerturatzen doazen einean, Bizkaiako herrietako biztanleak inguruko dendatara mugitzen dira Olentzero eguneko opariak erostera edo ospakizun egunetarako menu bikaina eskaintzeko produktuak eskura-tzera. Honen aurrean, Sondikako Udalak Sondika zurekin doa jendea herriko establezimenduetan erosi eta kontsumitzera animatzeko. Osasun-egoerak izan dituen gora-beheren ondorioz, asko dira ekonomia une latza bizitzen ari diren enpresari txikiak; dendariak, taberna zein jatetxetako jabeak... Hau kontuan izanda, Udalak herriko establezimenduei euren eskaintza bereziak eta euren produktuak iragartzeko aukera paregabea eskeiniko dira www.sondikagara-eus web-gunearen eso sare sozialen bitartez. Bestalde, karteak, binilo iragarleak eta Sondikan kontsumitzearen ideia indartzen duten pegatinak herriko txoko desberdinetan jarriko dira. “Kanpaina berri honen barnean laguntza zuzenak, komertzio kanpainak eta bonu-sortak daude. Gainera, aholkularitza zerbitzu bat martxan jarri dugu establezimenduek euren kanpaina eta produktuak ezagutarazteko. Dena Sondika Gara plataformaren bides kudeatuta”, adierazi zuen Xabier Zubiaurrek, Sondikako alkateak. Bestalde, Udakaj aurreikusten du 2021eko lehenengo hiruhilekoan beste bono-kanaina bat antolatuko duela. Urte hasiera beti da kontsumo gutxiko garai bat, eta modu honetan, jendea herriko denda, taberna edo jatetxeak erabiltzera animatzea biatzen du.