Derioko Udalak herriko barne-ekonomia bultzatzeko ahalegin ekonomiko berria egingo du, oraingo honetan 35.000 euroko inbertsioa eginda azken aldiko osasun-egoeraren ondorioz euren aktibitatea eten edo modu nabarmenean murriztu duten ostalaritza establezimenduak eta irakaskuntza ez-arautuko ikastetxe ez akademikoak laguntzeko. Pasa den azaroaren 7an indarrean jarri ziren segurtasun-neurri berriak direla eta, asko izan dira diru-sarreren galera izan duten enpresari txikiak eta, Udalaren helburua, une delikatu honetan euren egoera hobetzea da, euren alte ekonomikoak arinduta. “Gure lehentasuna pandemiaren ondorioak direla eta kaltetuta dauden taldeei edo gizabanakoei une oro laguntzea da. Apirilean egin genuen, lehen neurri-sorta bat onartuta eta 150.000 euroko aparteko funts ekonomikoa sortuz, jarduera nahitaez utzi zuten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak suspertzeko. Orduan, 800 eurora arteko laguntzak eman genituen eskatzaile bakoitzari. Orain, bigarren deialdi honetan, 1.000 eurorainoko laguntzak eskeiniko ditugu baldintzak beretzen dituzten onuradunen artean”, adierazi zuen Esther Apraizek, Derioko alkateak.

Astelehenean ireki zen subentzio kanpaina berri honetako eskaera epea eta pertsona interesatuek izen-ematea egin ahalko dute udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoan. Logikoa denez, laguntza proiektu honetako parte izateko, beharrezkoa izango da baldintza batzuk betetzea. Ostalaritza establezimenduen kasuan, ezinbestekoa izango da Derion jarduteko baimena aurkeztea, autonomo bezala inskripzioa egitea urriaren 25a baino lehen eta Udalarekiko zerga eta betebeharrak egunean izatea. Bestalde, lokala itxita egon behar izan da azaroaren 7tik, etxez etxeko zerbitzurik gabe. Hezkuntza zentro ez-arautuen kasuan, hauen jarduera %75ean edo gehiago murriztu ezana beharrezkoa da eta, ostalariek bezala, autonomoetako alta urriaren 25a aurretik izan behar dute, zerga eta betebeharrak egunean eduki eta Derion jarduteko baimena.