Bizkaiako Foru Aldundiak ireki berri du Derion sortutako eguneko zentroa, bazterketa egoera bizi duten edo hau pairatzeko arriskua bizi duten pertsonei arreta eskeintzeko 20. zentroa Bizkaia mailan. Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun sailak daraman zentro honen helburua eta bertoko aktibitatea pertsona erabiltzaileen eskubideetan zentratzen da eta, beste alde batetik, eurek euren harremanak mantendu ahal izatea bermatzen du beren inguruari aldez eman gabe, eurekiko maitasun edo aprezioa adierazte duten pertsonengandik aldendu gabe, solidaritate, elkartasun eta konpromezuaz.

"Honelako zentroetan ere erabiltzaileentzako baliabide ekonomikoak eskuratzeko aukera gehiago aurkezten dira, enplegagarritasuna hobetzeko aukera, formakuntza eskaintza desberdinak, etxebizitzatarako laguntzak, osasun arloko hobekuntza zein aholkularitza eta abar. Orokorrean, pertsona batek pertsona hutsa izateagatik dauzkan eskubideen bermea bilatzen da", azaldu zuen Teresa Laespadak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun ahaldunak, Derion irekiberri den zentroko funtzioaren inguruan.

Bestalde, ahaldunak bertako metodologiaren inguruko nondik norakoak aipatu zituen: "Gizarte politikaren arloan zenbait berrikuntza ezartzen ari gara, erabiltzaileei atentzioa eskaintzeko modu berriekin, gizarte zerbitzuetarako prestazio teknikoak dibersifikatuekin, pertsoba bakoitzaren beharrei erantzuteko zerbitzu egokitua eskainita. Dena disziplina anitzetan mugitzen diren profesional trebeek eramanda". Guztira, 890 pertsona inguruk erabiltzen dute eguneko zentruek ematen duten zerbitzua Bizkaiatik banatuta dauden 20 lokaletan, horrenbestez, oso garrantzitsua da bertan egiten den lana gizarte inklusioren alorrean, bertoko erabiltzaileen bizitza kalitatea hobetzen.