Nahiz eta 2020 urte ezohiko hau bukatzeko hilabete baino gehiago falta den, Bizkaiako herrietako udalak jo eta su lanean ari dira 2021 urteko aurrekontuak lantzen, are gehiago kontuan izanda covid-19aren osasun-krisialdiak suposatu dituen alera ekonomiko garrantzitsuak. Larrabetzuko Udalaren kasua da, izan ere, Iñigo Gaztelu alkateak burututako korporazioak datorren urteko aurrekontu proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. Aurtengo izurritea dela eta, oso modu nabarmenean murriztu dira Udalak izan dituen diru-sarrerak, zehazki %10ean, izan ere, 2020 urteko aurrekontuarekin alderatuta 187.000 euro inguruko beherakada somatuko du 2021 urtekoak, guztira 2.639.389,5 eurotan aurreikusia.

Nahiz eta udal-kutxan diru murrizketa handia izan den, Larrabetzuko Udalaren helburua gizarte-laguntzen aldeko apostua egiten jarraituko du. Datorren urteko finantza proiektuen zirriborroan xedatutakoaren arabera, oinarrizko zerbitzuak, kultura eta kirol elkarteentzako diru-laguntzak, lehenengo sektorearentzako edota gazteentzako etxebizitza alokairuentzako laguntzak mantentzea aurrekontuen ardatzetako batzuk izango dira. Gainera, behar ekonomikoak dituzten familientzako subentzioak eta euskara, kultura eta gazteriari zuzendutako partidak manetntzearen alde lan egingo du Udalak.

Inbertsioen aspektua aztertuta, 5.000 euroko apostua egingo da Euskal Herri barruan sorkuntza sustatzeko proiektu kulturalen alde eta, bestalde, 2030 agenda betetzearen alde 10.000 euroko inbertsioa egingo da. Hala ere, oso modu nabarmenean jeitsiko dira inbertsioak, zehazki %83 batean jaitsiko dira 2020 urtearekin alderatuta -aurten 500.000 euro izan dira ibertsioetarako eta 2021ean 88.000 besterik ez dira izango-.

Eraikuntza lanei dagokienez, Larraetzuko Udalak 25.000 euro bideratuko ditu esklako lehioak isolatzeko eta bertoko skate pista hobetzeko. Beste alde batetik, udaletxearen birmoldatzea 80.000 euroko aurrekontuarekin lizitatuko da eta, gainera, 26.000 euro bideratuko dira udal-eraikinetako infrmatika zerbitzuetan inbertsio txikiak egiteko. Amaitzeko, 70.000 euro zuzenduko dira euri-ura eta ur-beltzak bereizteko proiektuarekin jarratzeko, herritik behera ikustean uholdeak sahiesteko eta, gainera, 10.000 euro izango dira lurrak erosteko. Gaur egun, Larrbetzuko gobernuak ez ditu lur askorik eta bere helburua baso-politika desberdinak abian jartzea da, lehen sektorea bultzatzeko. Hala ere, kontuan izan behar da, hauetako ekintza asko aurten egitea aurreikusita zegoela, baina izurritea dela eta, datorren urtera atzeratzea behartuta eon da Udala.

Horrenbestez, esan daiteke Larrabetzuko udal-korporazioak, aurten izan den diru-sarreren murrizketa handia ikusita, beharrezkoak diren diru-laguntzak mantentzeari eman diola lehentasuna. Gainera, hain garrantzitsuak ez diren gastuak alde batera utzi ditu, horregatik asko jaitsi da inbertsioen aspektua. Hala ere, Larrabetzuko Udalak ez du modu ofizialean onartu aurrekontu proiektuaren plangintza, hau izan ere, lehen aipatu bezala, zirriborro bat da.