- Azaroa bukatzen eta abendua ailegatzen doazen einean, Bizkaiako herri eta hiri desberdinetara gabonetako giroa heltzen doa gutxinaka. Urtero, erakunde eta elkarte desberdinek herrietako kaleeak modu koloretsuan argiztatzen dituzte urteko garai berezi honetan eta, Loiuko Udalaren kasuan, astebete aurreratuko du gabonetako argiak piztea. Normalean, haurrentzako eta familia loiuztarrentzako zuzendutako ekintza berezi bat opsatu ohi da abenduko bigarren barikuan, txokolatada bero bat izanda. Aurtengoan, ordea, abenduaren 4an ospatuko da Loiuko gabonetako argien piztea. Gainera, Udalak biztanleriaren partaidetza sustatuko du jarduera berri baten bitartez; gabonetako apaingarrien lehiaketa. Honetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da adin nagusikoa izatea, 18 urte izatea gutxienez, eta Loiun erroldatua izatea. Bestalde, herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduek ere jarduera koloretsu honetan parte hartzeko aukera izango dute. Izen-emateari dagokionez, bihartik aurreraein ahalko dute pertsona interesatuek inskripzioa. Honetarako, antolakuntzak aukera desberdinak ahalbidetu ditu modu presentzialean egin ahal izateko abenduaren 2a baino lehen; udaletxean 8:30ak eta 13:30ak bitartean, udal-liburutegian 16:30ak eta 21:00ak bitartan eta, amaitzeko, Larrondoko frontoian bertoko ordutegian. Txapelketa abenduaren 4a eta urtarrilaren 6a bitartean ospatuko da eta partehartzaileek argiak piztuta izan beharko dituzte arratsaldeko 18:00etatik gaueko 00:00ak arte.

Udalak kategoria desberdinetarako sariak prestatu ditu; haietako irabazleek 250 euroko eskuratuta, bigarren sailkatuek 200 eta hirugarrenek 150. Jabeen erkidegoek euren artean lehiatuko dute eta, era berean, etxebizitzek ere. Etxe bakarti edo txaletek ere uren kategoria izango dute eta, amaitzeko, saltoki eta ostalaritza establezimenduek ere. Epaimahaiari dagokionez, Loiuko Udalak izendatutako bizpahiru pertsonek osatuko dute, haietako bat argazki teknikaria izanda. Hainbat izango dira irabazleen inguruko erabaki hartzeko kontuan izango dituzten irizpideak; argiztapenaren kalitatea, led argien erabilera, originaltasuna, berezitasuna eta abar.