Loiuko Udalak herri gazteen aisialdirako aukerak handitzeko edota hobetzeko ekintzak planteatzen jarraitzen du. Aurreko astean Gaztelekuan berrikuntza ugari ezarri ostean, oraingoan Larrondo azuoko haur eta familientzako jarduera bat jarri du gubernu taldeak mahai gainean; auzoko haurrentzako jolasgunea estaltzeko proiektua. Antza, hainbat izan dira estalketa honen inguruan Udalak jaso dituen eskariak eta, biztanleen proposamenei ahalik eta bizkorren erantzunda, Josu Andoni Begoña alkateak burututako udal-korporazioak martxan jarri du parkearen estalketa prozesuaren diseinua. "Jolasgune estalirik ez dagoenez, gobernu taldetik egoera aztertu dugu eta, une honetan, parkea estaltzeko proiektua diseinatzen ari gara. Izan ere, orain, are gehiago, aire zabaleko jolasak eta horiek babestuko dituen estalki bat beharrezkoak dira. Horrela, etxeko gaztetxoek aukera gehiago izango dituzte Larrondoko haur jolasetaz gozatzeko, eguraldia ona zein kaxkarra izanda, izan ere, euriaren aurkako estalkia oso erabilgarria izan daiteke urteko garai honetan bereziki. Bertoko familia eta umeen mesedegarri eta auzoaren dinamizaziorako garrantzi handia daukan proiektu bat da hau. Esan daiteke, Larrondoko ume eta familiek gabonetako opari aurreratu bezala jaso dezaketela parkearen estaltzerako proiektua forma hartzen ari dela ikustea", adierazi zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak, estalketak izan dezakeen eragin positiboaren inguruan.

Horrenbestez, Udaleko teknikariak martxan dira Larrondo auzoko haurrentzako jolasen estalkia diseinatzen. Behin beharrezkoak diren azterketa eta neurketa guztiak eginda eta emaitzak izango duen forma mahai gainean islatuta, herriko gobernuak hau aurrera eramateko lanen lizitazioa egindo du, 160.000 euroko aurrekontua izanda. Horregatik, esan daiteke gobernu taldea oso apostu garrantzitsua egiten ari dela herriko gazte eta gaztetxoek aisialdirako aukera gehiago izan ditzaten, are gehiago kontuan izanda azken hilabeteetan Bizkaia osoan bizitzen ari den osasun-egoera larria eta honek dakartzan mugak arlo desberdinetarako.

Topagune berriztua. Aurreko astean, Loiuko Udalak herriko Gaztelekuko eraberritze lanak bukatu zituen, hainbat berrikuntza ezarrita bertan. Aspektu estetikoari dagokionez, horma eta sabaiak margotu dira, zuhurgintza lixatu eta bernizatu da eta estore eta altzari berriak jrri dira; ordenagailuertarako eta jolasetarako mahaiak, sofa berria, alfombra... Gainera telebista eta proiektore berriak ezarri ditu Udalak. Proiektu honen bitartez, herriko gobernuak gazteek herriko egunerokotasunean parte hartzea handiagotzea bilatu du, elkartzeko, antolatzeko eta udal-politikan parte hartzeko espazio egoki bat eskainita.