Inork Euskal Herria hain berezi egiten duten aldagaien zerrenda bat egin nahiez gero, ordu ugari pasako lituzke paperaren aurrean boligrafoa eskua hartuta; jendea, kultura, jaiak, gastronomia€ Baina aspektu guzti haien artean, bertoko txoko desberdinetan aurki daitezkeen paisaiak benetan azpimarragarriak dira, izan ere, lurralde historikoak daukan kokapena dela medio, kostaldea eta mendiak elkartrukatzen dituen geografia ederra dago bertan. Horregatik, asko dira euskal bazterretan liluraturik geratzen diren kanpotar zein euskaldunak. Paisana aniztasun zabal hau aprobetxatuta, eta hauek urtean zehar bizitzen dituzten kolore aldaketak, Mungiako Udalak urtero ekimen berezi bat aurkezten dio bertoko biztanleriari; Mungiharro lehiaketa. Honen arabera, herritarrek euren kamera edo sakeleko telefonoak hartu eta gai zehatz baten inguruko argazkiak ateratzen dituzte euren herrian, honela datorren urteko udal-egutegian euren irudiak argitaratuta ikusi ahal izateko.

Aurteno edizioan, oso gai aproposa aurkeztu du txapelketaren antolakuntzak 2021 urteko egutegia irudikatzeko; urtaroak Mungian. Horrenbestez, argazkigintzaren maitale diren herritarrek badaukate ai-tzakia urtearen garapena Mungiako txoko desberdinetan erreparatzeko eta hilezkortzeko. Gainera, irabazlearentzako 300 euroko saria izango da herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gasta-tzeko, bide honetan, bertoko ekonomiari bultzada nabarmen bat emanda garai konplikatu honetan.

Udalak abuztuan aurkeztu zuen ekimeneko edizio berria eta, geroztik, hainbat izan dira euren lanak bidali dituzten pertsonak. Aurreko urteetan ere ohikoa izan den bezala, aurtengoan naturak protagonismo nabarmena izan du. Asko izan dira landara desberdinen argazkiak aurkeztu dituztenak; iratxeak, eguzkiloreak, larrosak€ Udaldian, Mungia inguruko landetan zehar paisana bikainak aurkitzeko aukera ugari izan dituzte partaidek, are gehiago, kontuan izanda konfinamenduaren ostean jende askok mendia joatearen inguruko zaletasuna berreskuratu duela, bizikleta, oinez, korrika, bakarrik zein koadrilarekin. Mungiako kulturan baserri munduak pisu handia daukala oso argi geratzen da urtean zehar ospa-tzen diren aialdi desberdinetan, esate baterako San Antontxu egunean edo San Pedro jaietan, horregatik, abereek ere protagonismo neurri bat izan dute.

Herriko erdigunera erreparatuta, bertan dauden eraikin bereziek ere oso presentzia nabarmena izan dute aurtengo Mungiharro lehiaketan. Torrebillela Kultur Etxeko sarrerak urtaroen igarotzea hurbiletik erreparatzeko aukera izan du. Hau aprobetxatuta, argazki txapelketako partaideetako batek udazkenaren helduera modu bikainean adierazten duen irudi bat eskuratzea lortu du, inguruko zuhaitzetako osteoek erori aurretik daukaten kolore hori-gorrixka ederki azalduta.

Oraindik ere parte hartu ez duten eta nahi dutenek badaukate denbora datorren urteko udal-egutegia osatu ahal izateko, izan ere, urriaren 20ra arte ez da lanak aurkezteko epea itxiko. Horregatik, 18 urtetik gora dituzten eta argazkigintza eta Mungia maite ditzuteek mungiarron.egutegia@gmail.com helbide elektronikora edo Udalera ohiko postara bidali beharko dituzte argazkiak. Partehartzea modu presentzialean egin nahiez gero, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoan egin beharko da aurkezpena.