2020-2021 ikasturtearen hasiera baliatuta, Bizkaiako herrietako Udalek aurtengo kurtsoak antolatzea erabaki duke, kasu guztietan gaur egun gizartea pairatzen ari den osasun-egoerara egokitutako segurtasun-neurriak izanda berrikuntza nagusi. Sondikako Udalaren kasuan, astelehenean ireki zen udal-ikastaroetan parte hartu ahal izateko izen-ematea eta hau irekita izango da liburutegian urriaren 7ra arte, hau da, datorren eguaztenera arte. Horrenbestez, adin desberdinetako biztanleek badaukate jada marrazketa, eskulangintza, zurgintza, patroigintza edo joskintza tailerretan izen-emateko aukera. Behin inskripzio epea itxita, kurtsoren batean eskeinitako plaza zenbakiak zehaztutakoa baino jende gehiago apuntatu ezkero, urriaren 8an zozeta bat ospatuko da udal-lubiritegian, goizeko 11:00tan. “Sondikako Udalean 2020-21 ikasturteko udal-ikastaroak beharrezkoak diren segurtasun baldintzetara egokitu ditugu. Horregatik, antolakuntzak ezarritako jarraibideak kontuan izanda eta errespetatuta gozatzeko eskatzen dizuegu. Bestalde, edozein iradokizun entzuteko preste gongo gara, ikastaroak hobeto aprobetxatu ahal izateko edota kurtsoak antolatzeko moduaren inguruan”, azaldu zuten herriko gobernutik. Covid-19aren aurkako segurtasun-neurriei dagokienez, hainbat izango diren jarraitu beharreko argibideak; masacraren erabilera, partaideen arteko metro eta erdiko seurtasun distan-tzia eta abar. Klasera sartu aurretik temperatura neurketak egingo dira eta, gainera, bakarkakoa izango dira lan eta material guztiak, hortaz, bakoitzak etxera eraman beharko du egunean egindakoa. Hala ere, salbuespenak izango dira, baina kasu hauetan partekatutako material edo objektuak desinfektatuko dira, kutsaketa arriskuak murriztuta modu nabarmenean. Horregatik, sondikoztar interesatuek modu seguruan ikasteko aukera izango dute.