- Ia bi hilabeteko berrogeialdia igaro ondoren, Bizkaiako biztanleriak oso gogo handiekin jaso du normaltasun berria, batez ere, probintziako txoko desberdinetan aurki daitezkeen natura baliabideak gozatzeko modu osasuntsu eta lasai batean; korrika, bizikletan, oinez, bakarka, familiarekin, lagunekin€ Zorionez, Txorierriko eskualdeko herritarrek hainbat dira euren etxe inguruetan dituzten paraje bereziak, baina, hala ere, badaude jende askok ezautzen ez dituzten eta bertoko historioaren barnean oso pisu handia daukaten guneak; esate baterako, Lezamako trenbide zaharra. XIX. mende amaieran, 1894an, martxan jarri zen Txorierri Bilborekin zuzenean lotzen zuen garraiobide hau, baina urtebete inguru bakarrik iraun zuen, izan ere, oso istripu larri bat izan zen, bertan hamahiru hildako izanda. Geroztik, abandonatuta geratu da eta, 120 urte baino gehiago igarota ere, trenbidearen egiturak zutik dirau, nahiz eta denboraren igarotzeak bere eragina izan duen.

Baliabide historiko eta natural hau berreskuratzeko asmotan, Bizi Txorierri plataforma sortu zuen Larrabetzuko guraso eta lagun talde batek 2009 urtean. Euren helburu nagusia hurrengoa izan zen; Lezamako trenbide zaharra berreskuratzea, eskualdeko biztanleek euren aisialdian paseatzeko zein kirola egiteko aukera berri bat izateko. "Benetan bide interesgarria da hau. Natura eta eskualdeko historioa elkartzen dituen baliabide bat da Lezamako trenbide zaharra, izan ere, mendian barrena sartutako egitura ikusgarria da bertan ikusi daitekeena. Gure nahia hau konpondu eta berreskuratu ahal izatea da, ikusgarritasun handiagoa eman ahal izateko, mota desberdinetako profila daukaten pertsonentzako mugikortasuna hobetzeko eta, noski, segurtasuna areagotzeko", azaldu zuen Gorka Saratxuk, plataformako kideak.

Proiektu interesgarri honen ezagutza areagotzeko eta Txorierri inguruko jendea kontzientziatzeko asmotan, hainbat dira 2009 urtetik antolatu izan diren martxa desberdinak, kasu askotan elkarte desberdinekin elkarlanean; Zamudioko Txirrin-Txirrin eta Lezamako Zorribike txirrindularitza taldeak, Erandioko Lutxana auzoko Errekabentura, euren piraguen erabilera ahalbidetuta, eta, amaitzeko, Bilboko Uribarri auzoko Gailurra Mendi Taldea batik bat. Gorkaren esanetan, oso jardunaldi bereziak izan ohi dira hauek, izan ere, asko dira gertura tzen direnak eta bidearen inguruko jakingura islatze dutenak, horrgatik "argi dago oso interesgarria izan daitekeela". Bestalde, hitzaldi desberdinak ere aurkeztu dituzte Bizi Txorierriko kideek inguruko herrietako kultura aretoetan, baina, azken urteetan, plataformaren aktibitatea era nabarmenean murriztu da, gehien bat indar falta dela eta: "Ikusten joan gara gure esfortzu handiak ez duela instituzioan aldeko erantzun handirik izan eta, gutxinaka, horrek motibazio falta eragin du guregan. Hala ere, 2020 urte honetan tutelaren amaierako argia ikusten hasi garela esan dezakegu, nahiz eta epe luzerako".

Dirudienez, Zamudioko Udalak proeiktuaren inguruko interes handia aurkeztu zuen urte hasieran, izan ere, inguruko ondarearen zati garrantzitsu baten berreskurapena suposatu dezake eskualde osoarentzat. Tamalez, ekimena edo berreskuratzearen inguruko bilerak etenda daude covid-19 birusaren izurriteak azken hilabeteetan sortutako osasun-egoera zaila dela eta. "Pena handia izan da. Alde batera utzita koronabirusak suposatu dituen galera eta ondorio larriak, oso ilusio handia egin zigun plataformako kideei Zamudioko Udalaren interesa jasotzeak, baina guztiz ulergarria da orain beste batzuk izan behar direla lehentasunak. Espero dugu datorren urtean osasun-egoera hobetu izana eta, behin kontua lasaituta, gure helburua lortzeko aurrera pausoak ematen joan ahal izatea", aitortu zuen Gorkak. Proiektua aurrera atera ezkero, hainbat izango dira Txorierrik irabaziko dituen gauzak; aisialdirako baliabide berri bat, eskualdeko ondarearen berpizkundea, Bilborekiko lotura zuzena eta beste hainbat, horrenbestez, Bizi Txorierri plataformaren arabera, ezfortsu handia merezi duen ekimen bat da hau.

Lezamako trenbide zaharra alde batera utzita, Bizi Txorierri plataformako kideek beste xede eta ilusio bat daukate; Txorierriko herri guztiak lotzen dituen bidegorri bat izatea. "Gure eskualdea benetan aproposa da horrelako bide bat izateko. Gainera, Erandiora arte joan daitekeela kontuan izanda, Bilboko eta Eskuinaldeko bidegorri sareekin konektatzeko aukera dago, bertoko sarea eta bizikletaz ibiltzeko aukerak modu nabrmenean areagotuz. Gaur egun, gero eta jende gehiago ari da bizikleta mundua hurbiltzen eta hau oso aukera polita izan daiteke", aitortu zuen Gorkak. Horrenbestez, argi dago Bizi Txorierrik lan egiten jarraituko duela proiektu hauen alde.

Balio historikoa. Bizi Txorierri plataformako kideen arabera, oso garrantzitsua litzateke Lezamako trenbide zaharra berreskuratzea eskualdeko historioaren atal garrantzitsu bat islatzen duelako. Nahiz eta oso denbora gutxitan zehar martxan egon zen, bere garaian oso garrantzitsua izan zen Txorierriko biztanleriarentzako. Honek, Sondikako harrobi batean hartutako materiala Bilbora bideratzen zuen, hortaz, industria arloko garrantzi handia izan zuen trenak bere garaian.

Aisialdirako baliabide. Lezamako trenbidea berpiztu ezkero, Txorierriko biztanleriak aisialdirako aukera bikaina izango luke, bertan bizikletaz, oinez zein korrika egun apartak igarotzeko aukera ahalbidetuta. Gainera, kanpoko jendea erakartzea ere lortze posible litzateke natura eta historia baliabide hau erabilita, mendian barrena, horrelako egitura ikustea oso erakargarria baita.