- Ikasturte hasierarekin batera, Zamudioko Udalak bertoko ludoteba etzi, astelehenean, berrirekiko du. Gaur egungo osasun-egoera kontuan izanda, erabiltzaileen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun naurriak hartuko dira; esate baterako, bertoko pertsona edukiera murriztuta. Guztira, 28 ume sartu ahal izango dira, adinaren arabera antolakuntzak bereizitako guneetan jolastu ahal izateko. Egutegi eta ordutegiari dagokionez, astelehentik eguenera sarrera librea izango da eta, barikuetan, bi txanda izango dira; 17:00etatik 18: 15era, sei eta zortzi urte bitartekoentzako, eta 18:15etik 19:30era, bederatzi eta hamabi urte tartekoentzako. Ludotekara sartu ahal izateko, ezinbesteko higiene neurriak hartzea beharrezkoa izango da; gelaren erabilera, musukoak...