ZKEN hilabeteetan koronabirusak izan dituen arlo desberdinetako ondorio larriak pairatzen ari da biztanleria bizkaitarra, izan ere, eragindako pandemiak oso modu bortitzean astindu du jendearen, erakundeen eta elkarteen ekintza agenda. Honen hedapena moztu ahal izateko, segurtasun-neurri ugari hartzea beharrezkoa da egun eta, kasu askotan, jarduera ugari bertan behera geratu behar izan dira neurri haue betetzea ezinezkoa izan delako; are gehiago kontuan izanda bi hilabeteko berrogeialdia izan dela martxoa eta maiatza bitartean.

Kontu guzti hauen ondorioz, oso udaldi arraroa izango da jende askorentzako, izan ere, aurten ez dira jai herrikoik izango eta, osasun-egoera eta honek izandako erain ekonomikoa kontuan izanda, oso zaila izango da jendeak bidai askorik egitea; horregatik pisu handia hartuko dute herrietan bertan egin daitezkeen ekintzak eta probintzia barneko turismoa. Aspektu honetan, Lezamako biztanleriak oso topagune berezia bizi zuen zapatu gatean. Herriko kiroldegiak herritar askorentzat oso berezia izan zen ekimen bat jaso zuen gaueko 22:00etatik aurrera; Lezama, sei bihotz taupadatan dokumentalaren aurkezpena.

Pasa den urtean, oso antzekoa izan zen aurrekari bat bizi izan zuten Sondikako herritarrek Sondika, txori hegalarien habia ikusentzunezkoa aurkeztu zutelako, Lezamako kasuan bezala Labayru Fundazioaren laguntzarekin. Lehengo saio honetan, euskarazko bertsioa aurkeztu zen eta datorren astean gaztelerazkoa aurkeztuko da, uztailaren 30ean, toki eta ordu berean. Logikoa denez oasun-egoera kontuan izanda, beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu ziren eta horrela izango da hurrengo emanaldian.

Udala eta Labayru Fundazioa elkarlanean aritu ziren 2019 amaieran herriko historio aeta ondarea berreskuratzen saiatzeko. “Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura ikertu, sustatu eta zabaltzeko sortu zen erakundea da. Herri-ondarea eta bizimoduekin lotutako historia biltzea, ikertzea, lantzea eta zabaltzea da gehien lantzen duen alorretako bat. Herri-ondarea eguneroko bizitzarekin zerikusia duen guztiari dagokio, eta, materiagabea izan arren, ondare-ondasuna ere bada, eta hori galtzea saihestu behar dugu. Horregatik, kasu honetan, Lezamako Udalak arlo horiek landu nahi izan zituen, haien transmisioa etxe guztietara iritsi zedin eta denborarekin galdu ez zedin. Gure udalerriarekin zerikusia duen guztia ikertzea nahi izan genuen, garai historiko jakin baterako: XX. mendea, gaur egunera arte”, azaldu zuten herriko gobernutik. Printzipioz, aurtengo martxo inguruan aurkeztu ahal izatea zen Udalaren intentzioa, izan ere, Labayruko kideak pasaden urte amaieratik aritu ziren jo ta ke lanean gai desberdinen inguruko informazioa eskuratzen, denak Lezamaren bilakaeraren, historioaren eta kulturaren ingurukoak, noski. Baina koronabirusak eragindako pandemiak ekitaldi berezi honen atzerpen luzea derrigortu du: “Lan hori urte amaieran amaitu zen, eta 2020ko udaberrian herritarrei aurkeztea pentsatu zen. Covid-19ak sortutako egoera ikaragarria zela eta, ezin izan zen aurreikusitako egunetan egin, eta, beraz, udalak erabaki du orain aurkeztea”.

Hainbesteko sakonera suposatzen duen dokumental bat ein ahal izateko, dokumentazio lan handia egon da atzetik. Honetarako mota desberdinetako iturriak erabili izan dira; batetik dokumentalak eta bestetik pertsonalak. Kontuan izanik herriaren bilakaeraren inguruko ikusentzunezkoa dela, herriko pertsona adintsuek zer esan asko daukate honen inguruan, azken finean, eurak izan dira betidanik Lezaman bizi izan direnak eta, horrenbestez, hau nola urteen igro-tzearekin aldatu den lehenengo pertsonan bizi dute. Euren partaidetza eskertzeko asmotan, emanaldien antolakuntzak euren lekukotza eman duten pertsonentzako lekua gorde zuen eta, gainera, dokumentala barnean daukan pendrive bat entregatu zien.

Gai desberdinen inguruko ausnarketak agertu ziren zapatuko emanaldian; batik bat herriko historioan une garrantzitsuak izan direnak azpimarratuta; historiari buruzko sarrera orokorra, gizartea eta geografia, nekazaritzako lanekin lotutako bizimodu tradizionalak, txakolinaren mundua, emakumeen lan espezializatuak (bendejerak, garbi-tzaileak, neskameak,...), gerra zibila eta gerraostea… Kultura eta kirol alorren inguruko gaiak ere lantzen dira ikusentzunezkoan, batez ere Lezamak esku-pilotarekin daukan harreman estua eta, nola ez, Athletic-en helduera eta honek suposatu zuen aldaketa bortitza. Beste alde batetik, Mikel Zarateren irudiak ere oso presentzia nabarmenza izan zuen zapatuko emanaldian, izan ere, herriko kulturaren símbolo garrantzitsuenetakoa izan zen orain dela 41 urte hildako idazlea. Mende batean zehar, hainbat izan dira herriak bizi dituen aldaketak, horregatik, oso aukera ona suposatzen du gazte lezamarrentzat euren herria antzina nolakoa zen ezagutu ahal izateko gaur egun.