Uribe-Txorierri-Mungialdea

Zentzumen ibilbidea, Larrabetzuko uda-plana

Herriko Umeen Kontseiluak bertan egin ahal izateko esperientzia sentsoriala proposatu du

09.07.2020 | 00:21

larrabetzu – Kontuan izanda aurtengo udaldian jende askok ez duela bidaiatzeko aukerarik izango, Larrabetzuko Umeen Kontseiluak herrian aisialdian egin ahal izateko plan berri bat proposatu du; esperientzia sentsorialaren ibilbidea. Honen arabera, hau aurrera eramatea erabakitzen duten larrabetzutarrek herriko gune desberdinetan euren zentzumenak garatzeko eta harritzeko aukera izango dute. "Zentzumenei lotutako umeen bizipenak jasotzen ditu mapa sentsoral honek. Bidaiatzeko irrikitan gaude, uda honetan bereziki. Gure herrian bertan bidaiatzeko iradokizunak dituzu jarduera eta zentzumen desberdinetan arreta jarrita", azaldu zuten Umeen Kontseilutik. Honetarako zenbait dira antolakuntza proposatutako ekintzak; belarretan ortozik ibiltzea, elizako kanpaiak begiak itxita aditzea, ogi egin berria usaindu eta dastatzea, mendira igo eta bertan arnasa sakon hartzea, herriko eraikin zaharrei erreparatzea, bakoitzak gustoko dituen jakiak ingurukoekin partekatzea, animaliak laztantzea, errekan oinak bustitzea eta abar luze bat. Honela larrabetzutarrek herritik atera gabe esperientzia bikainak bizitzeko aukera izan dezakete.

noticias de deia