- Nahiz eta gizarte guztiarentzako gogorra den gaur egungo osasun egoera, herri bizkaitarretako haurrak, bereziki, oso une zaila igarotzen ari dira azken asteetan etxetik ateratzearen debekua dela eta. Hau kontuan izanda, Larrabetzuko Udalak, Txinpasmendu Guraso Elkartearekin eta Oinherri Elkartearekin elkarlanean, ekimen polit bat martxan jarri du domeka honetan, martxoak 26, herriko gaztetxoek momentu berezi bat bizi dezaten; Gora haurtzaroa deituriko ekimena. Honen arabera, eguerdiko 12:00etan ume larrabetzutarren balioa goraipatzeko txalo zaparrada bat izango da eta, gainera, herriko balkoi eta lehioak ere apainduko ditu jendeak giroa alaitzeko. Multimedia kutsua ere izano du iniziatiba honek, izan ere, gaztetxoek emandako lekukotzak biltzen dituen ikus-entzunezko bat ere argitaratuko da sare sozialetan. Bideo honetan parte hartu nahi dutenek galdera desberdinak erantzun beharko ditzute kamera aurrean nola sentitzen diren eun hauetan, zer faltan bota-tzen duten eta euren desioak azalduta besteak beste. Bideo hauek gorahaurtzaroalarrabe-tzu@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira bihar arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Horrenbestez, esan daiteke Larrabetzuko gaztetxoek berrgeialdi luze honetan momentu berezi bat bizi ahalko dutela domekan, txalo zaparrada, apaingarri eta multimedia baliabidearen bidezko omenaldia jasota.