EUSKAL Herriak bere historio luzean zehar bizitako egoera desberdinen ondorioz, hainbat dira gaur egun ere lurraldearen txoko desberdinetan dauden arrasto esanguratsuak. Bilbo eta bere inguruetan, esate baterako, hiriburua guda zibilaren garaian babesteko eraiki zen Burdin Hesiak oso historio garrantzitsuak ditu oraindik zutunik dauden hormetan. Txorierri inguruan, Artxanda eta Ganguren mendietako basoetan, oso arrasto handiak daude eta, ondorioz, esan daiteke eskualdeko herrietako historioaren barnean oso garrantzi handia izan duela. Zamudioren kasuan, 84 pertsona bidali zituen Udalak 80 kilometroko hesiaren eraikuntzan lan egitera, izan ere, 14.000 bizkaitar inguruk osatu zuten hau. Urterolez, Zamudioko biztanleriak kultura, historioa eta kirola eskutik emandako jardunaldi bat ospatu ohi du otsailaren erdialdean, Sasimartxo eguna. Domeka honetan, hilak 16, herri inguruko mendietatik, hau da, Artxanda eta Ganguren aldetik, ibilaldi zoragarri bat egin ahal izateko aukera izango dute historia eta mendien maitaleek. Udala, Gogora Institutua eta Bizkaiako Foru Aldundia izango dira ekimeneko antolatzaileak eta Bizkaia osoko jendea animatzen dute ekintza honetan parte hartzera. Gainera, aurreikuspen meteorologikoen arabera oso eguraldi ona egingo du.

Bi ibilbide desberdin antolatuko ditu antolakuntzak. Haietan lehengoa, luzea, goizeko 9:00etan aterako da Arroetako kalerotik, Udalak pasaden urtean berpiztu zuen historia elementu zamudioztarretik - aurreko Sasimartxo edizioan hau izan zen protagonista - . Bertatik abiatuta, hamabi kilometrotan zehar ibiliko dira ekimeneko partaideak. San Bartolome baselizarako bidea hartuko dute, jarraian, Berreaga aldera, Epermendira, Julemendira, Zamudioko PR-ra eta bertatik itzulera herrigunera. Ibilbide laburra, bestalde, adineko pertsonentzako eta haur txikiak dituzten familientzako pentsatuta dago. 9:15etan eta 9:45etan autobus bat prestatuko du antolakuntzak Lezamara bidean dagoen geltokitik Epermendira abiatzeko. Behin bi espedizioak han elkartuta, Amagoia Guezuraga historialaria bertan izango da Burdinezko Hesiaren inguruko 30 minutuko hitzaldi bat emateko. Berak monumentu historiko honen nondik norakoak azalduko ditu; testuingurua, bitxikeria, datu interesgarriak eta abar luze bat. Behin hitzaldia bere amaierara ailegatuta, aurtengo Sasimartxo eguneko partaideak elkarrekin jaitsiko dira herrigunera, ibilaldi laburreko partaideek 6,5 kilometro ibilita gutxi gora behera. Hortaz, argi dago euskal historiaren eta mendi ibilaldien zaleek aukera paregabea izango dutela domeka goiz bikain bat gozatzeko kirola eginez eta kulturaren aspektu desberdinak ezagututa.

Aurtengo Sasimartxo egunean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da inskripzioa aldez aurretik egitea ezinbestekoa izango da. Horretarako antolakuntzak adi@zamudio.eus helbide elektronikoa ahalbidetu du jendeak edozein ordutan izen-ematea egin ahal izateko inongo ordutegi finkorik bete behar gabe. Orduan, inskribatu eta disfrutatzeko ordua da jada.