Mungia - Musikak berebiziko garrantzizko papera betetzen du mundu mailako gizartearen egunerokotasunean. Jendeak, goizean goiz esnatzen denetik, bere abesti gogokoenak entzuten ditu bainugelan, autoan, garraiobide publikoetan, gimnasioetan edo bestelako egoeratan. Askotan ere, badago entzuten duen musika estiloak norbanakoaren izaera definitzen dutenak; pop-rock-a, reggae-a, jazz-a, klasikoa, komertziala eta abar luze bat. Aniztasun guzti honen barruan, badaude mota guztietako kontzertu, emanaldi eta jaialdiak antolatzen dituzten elkarteak, izan ere, gizartearen musikagatiko maitasun honen momentu ederrenak zuzeneko esperientziek eman ohi dituzte normalean. Mungiaren kasuan, esan daiteke azken urteoten oso pisu handia irabazi duela herriak Bizkaiako panorama kulturalean. Olalde Aretoaren eta bertoko ospakizun desberdinetan egon ohi diren ikuskizun eta izan garrantzitsuek oso arrakasta handia izaten dute. Hala ere, badago herrian beste espazio oso esanguratsu bat; MungiRock kontzertu aretoa. Orain dela bost urte ahalbidetu zuen Mungiako Udalak espazio berri hau eta, kasu honetan, estaldura mediatiko handirik ez daukaten musika talde eta estiloen etxea dela esan daiteke. Gainera, aurreko urtean hainbat berrikuntza ezarri zituen bertan herriko obernuak; geroztik, hau da, gaur egun, eszenatokiak zentimetro batzuk irabazi ditu eta honek materiala igo eta jaitsi ahal izateko aldapatxo bat ere badauka.

Azken Zarata Mungia Rock Elkartea da, neurri oso handi batean, MungiRock aretoak gaur egun daukan balioaren errudun eta arduraduna. Hau osatzen duten kideak dira bertoko ekitaldien antolakuntza lanaz arduratzen direnak eta, horrenbestez, honen arrakastaren funtzezko pilareak. Orain, MungiRock aretoaren bostgarren urteurrena dela eta, oso kontzertu bereziak prestatzen ari dira musikazale mungiar hauek. Jadanik, badaukate jaialdiaren data eta programazioa zehazki antolatuta; datorren zapatua, otsilak 29a. Gaueko 21:00etatik aurrera, aretoko oholtza potentziaz gainzeka egongo da Azken Zaratako kideek prestatutako aktuazioen ondorioz. Hasteko, Syberia taldea izango da berak sortutako Seeds Of Change diskako abestiak plazaratzen eta, jarraian, Days Of Abuse igoko da eszenatokira, Clockwork Slavery edo Ritual bezalako abestiekin. Sarrera guztiz doakoa izango da aretoaren eudkiera bete arte.

Elkartearen ibilbide luzea kontuan izanda, bertoko kideek argi daukate zein dein euren proiektuaren xede eta betebeharra. "Panorama musikal anitz bat bilatzen dugu, honen barnean musika alternatibo eta underground mundua sustatuta gure ekintzen bitartez. Bestalde, gure helburua herriko eta inguruko musika taldeei sostengu bat ematea da gure helburua, haientzako euskarri izan gaitezkeelako", aitortu zuen Javier Vecinok, Azken Zarata kideko elkarteak. Bestakde, mungiarrak jendea animatu zuen musika alternatiboaren mundura hurbiltzea eta zuzeneko emanaldiak ikustera, izan ere, askotan, hau da oso musika talde eta banda onak deskubritzeko modu egoki eta produktiboena.

Etorkizunera begira, taldeko kideek belaunaldi erreleboaren beharra ikusten dute eurak hasitako proiektuak aurrera jarraitu ahal izateko urte askotan zehar. "Hamar urte hauetan, izan ditugun traba guztien gainetik aritu gara eta honek gure proiektuaren sendotasuna argi islatzen du. Begirada atzera botata oso oroitzapen onak eragiten dizkiguten kontzertuak daude, Olalde Aretoan antolatu ditugunak esate baterako; Caligula Horse-na edo Scott Kelly-rena", aitortu zuen Vecinok iraganari buruz.