lezama - 2019ko urte amaieran oso berri ona jaso zuen Lezamako biztanleriak, izan ere, herriko tren geltoki gainean udal-gimnasio berriak bere ateak ireki zituen. Jendea, espazio berri hau sortu aurretik, inguruko herrietako kirol guneetan apunta-tzeko beharrean zegoen eta, behin hau irekita, arrakasta handia izan zuen. Aurten, 2020an, gimnasioak bere lehenengo urte osoa biziko du eta kurtso honi beira Udalak kirol gune berriaren ordutegi eta egutegiak aurkeztu ditu. Behin Gabonetako jaiegunak bukatuta, astelehen honetan eman zion ongi etorria gimnasioak urte berriari. Astean zehar, goizeko 6:30ak eta gaueko 22:00 bitarteko ordutegia dauka, eguerdian inongo etenaldirik izan gabe. Beste alde batetik, ordu berean irekitzen ditu ateak, baina itxiera ordua desberdina da, izan ere, arratsaldeko 20:00etan bukatzen da eguneko ordutegia.

Amaitzeko, domekatan ere irekita egongo da udal-gimnasioa, goizeko 6:30ak eta euerdiko 14:00ak bitarteko ordutegiarekin.

Egutegiari dagokionez, egunero izango dute lezamarrek ariketa fisikoa egiteko aukera izango dute. Hala ere, kontuan izan behar dute espazioko erabiltzaileek jaiegunetan itxita egongo dela. Udaldian, bestalde, gimnasioak oporrak hartuko ditu, izan ere, abuztu osoan zehar itxita izango da, beraz, irailerarte itxaron beharko dute erabiltzaileek udako gehiegikeriak erre-tzeko. - O. Pérez