loiu - Bizkaiako herri gehienetako biztanleriak Gabonetako ospakizun desberdinetan dauka bere burua. Loiuztarren kasua da, izan ere, hauek bihar biziko dute hain berezia den garai honen hasiera. Arratsaldean, herriko gune desberdinetako Gabonetako argiak piztuko dira txoko guztiaz argiteria gai bereziekin apainduta eta kaleak alaituz. Hasteko, 18:00etan, Larrondo auzoko auzokideak izango dira Gabonei ongi etorria ematen lehenak, izan ere, ordu honetan piztuko dira bertoko argiak. Jarraian, giro loiuztarra herriko erdigunera mugituko da, Zabaloetxe auzora. 19:30etatik aurrera, auzo hau ere guztiz argituta egongo da osagai desberdinekin; lauburuak, elur-oreinak, plazako zuhaitz berria eta abar luze bat. Gainera, Larrondo eta Zabaloetxeko ekitaldietara bertaratutakoek txokolate beroa gozo desberdinekin laguntzeko aukera izango dute doainik. Argiteria motari dagokionez, aurtengoan ere led sistemak osatutako argi motak erabiltzea erabaki du Loiuko Udalak. Izan zuten arrakasta alde batera utzita, argiteria mota honek oso ekonomia eta energia aurrezte handia suposatzen du, izan ere, aurretik erabiltzen zirenen ondoan 90%eko kontsumo desberdintasuna dauka. Naturarekiko onurak ere dakartza honek. Karobono dioxido igorpena %80 txikiagoa da besteekin alderatuta, beraz, oso positiboa da erabilpena.