BILBO. Ostegunean, abenduak 12, Bilbon 2012. urtean otxoteen genero musikalari jarraitasuna emateko sortutako “Lur maitea” zortzikoteak jardungo du 19:30ean. Bere partaideek esperientzia zabala daukate koru munduan, eta beren errepertorioa euskal kantez eta beste kultura edo motako abestiez osatuta dago. Hurrengo egunean, abenduak 13, ostirala, 19:30ean “Lagun Artea” abesbatzak antolatutako topaketa ospatuko da. Bertan gonbidatutako zenbait abesbatzek ere hartuko dute parte. Eta larunbatean, 20:00ak aldera, “Soul teller” jarduna gauzatuko da Miguel Ángel Julián kantari eta konpositorearen eskutik.

Mundu erdiko agertokietan, 25 urte baino gehiagoren ondoren eta 200 titulu baino gehiagorekin egun,Miguel Ángelek bere ahalegin guztiak biltzen ditu aldi berri honetan konpositore gisa, bai estatu mailan eta bai nazioarteko artista ospetsuekin. Bukatzeko, Musikaldiaren amaiera gisa, José Luis Nietok bi ekitaldiko antzerki-kontzertua eskainiko du 19:00etan. Publiko guztientzako ikuskizun honetan molde konbentzionalak apurtu eta musika klasikoarekin zerikusirik gabeko ikuslearen arreta bereganatuko du artistak.

Sarrerak Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean edota Sopelarinen eskuratu ahal izango dira. Prezioari dagokionez, larunbateko emanaldia izan ezik (6 ?), beste guztiek 3 euroko prezioa izango dute.