derio - Derioko Kultur Birikak Txorierriko Ekintzailetza eta Enpleguaren inguruko jardunaldi berri bat jasoko du datorren ostegunean, urriak 24, EGAZ Txorierrik eta Bizkaiako Foru Aldundiak antolatuta. Goiz osoan zehar, 10:00ak eta eguerdiko 14:00ak bitartean, hainbat izango dira sektore desberdinetako enpresa adituetako ordezkariek eskeiniko dituzten hitzaldi eta ekintzak eta, gainera, entitate ugarik euren informazio postutxoak izango dituzte jendearen zalantza edo ardurak ebazteko. Jardunaldiaren helburu nagusia “enplegu bila ari diren gazteei edo euren lanbide-karrera bideratzeko informazioa jaso nahi dutenei ekintzaile-tza hurbiltzea, bere erronka eta aukera guztiekin. Horrela, topaketa gune bat ere sortu nahi dugu gazteen eta enpresa ekimen propioak sortzeko apustua egin duten pertsonen artean”, antolakuntzaren arabera.

Josu Ando Begoña, Loiuko alkatea eta Txorierriko Mankomunitateko lehendakaria, izango da jardunaldiari irekiera ematearen arduraduna eta, berarekin batera, hainbat ekintzaile esangura-tsu izanfo dira - Antonio Laso (Aleovito bioteknologia enpresa), Irene Rodríguez (Iddtek ingeniaritza), Virgina Pons (Le Bigott Gastronomic) eta Idoya García (Boxsr startrup) - . Jarraian, EGAZ Txorierriko teknikariek erakundeak lurraldeko ekintzaileei ematen dizkieten laguntzen inguruko informazioa eskeiniko dute. Ostean, talde-dinamika lantzeko tailer bat izango da, bi hitzaldik jarraituta; Eneko Barcina, EGAZ Txorierriko ideia lehiaketaren irabazlea, eta Aitor Isasi EHUko ekintzailetza teknikariarenak. Hi-tzaldiekin bukatzeko, nazioarteko hezkuntza eta lan arloko nazioarteko orientazioaren inguruko solasaldiak izano dira Ainhoa Oar orientatzailearen eta Susana Cejudo Bizkaiako Lanbideren lurralde arduradunaren eskutik. Amaitzeko, Esther Apraizek, Derioko alkatesa eta EGAZ Txorierriko lehendakariak, itxiko du jardunaldia. Ekintza desberdinetan parte hartu nahi dutenek doainik egin ahal izango dute izen ematea emprendimientoempleo.txorierri.eu helbidearen bitartez, izan ere, Mankomunitateak eta Foru Aldundiak 100%ean diru-lagundutako jardunaldia da datorren ostegunekoa. - O. Pérez