mungia - Gaur egun estatu mailan bizitzen ari den egoera ekonomiko gatza dela eta, asko dira negozio propioak sortzearen bidea hautatzen duten pertsonak, izan ere, egoera desberdinak direla medio jendeak langabeziatik ateratzeko arazoak izaten ditu. Kasuak kasu, Mungialdeko Beharintzak, eskualdeko enplegu eta tokiko garapenaz arduratzen den zentroak, hainbat proiektu bideratzen ditu urte osoan zehar mankomunitateko biztanleriaren lan bizitza hobetzen saiatzeko. 2018ko irailean hasita eta aurtengora arte, orokorrean, 24 enpresa berriren sorketa bultzatzera lagundu du erakunde Mungian bere zerbitzu teknikoen bitartez. Haietako gehienak, aholkularitza teknikoa, enpresa planaren sortzea, proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzatioarren analisia eta enpresa kudeaketaren inguruko formakuntza sioak eskainita lagundu ditu eskualdeko erakundeak. “Mungialdeko Behargintzak aholkularitza maila desberdinak eskeintzen dizkie pertsona ekintzaileei. Modu honetan jende sektore honek laguntza desberdinak lortu ahal izateko modu desberdinak ezagutzu ditzakete”, adierazi zuen Nagore Torreko, Mungiako Udaleko alkateorde eta ekonomia eta enplegu sustaztearen zinegotziak.

Funadatu berri diren entitate guztien artean, 20 pertsona izan dira guztira ekintzaileak eta haietatik erdia baino gehiago emakumezkoak izan dira, zehazki %57a. Mungialdeko Behargintzaren arabera, datu honek eskualdeko emakumeeen lanbideratze alternatiboa bilatzeko iniziatibaren erakusle handia suposatzen du. Gainerako enpresen bultzatzaile berrieri dagokienez, proiektuen bultzatzaileetako hiru Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak izandakorak dira. Bestalde, ekintzaile berrien profilari errepara-tzen jarraituta, negozio berrien zati nagusi bat 30 eta 45 urte bitarteko pertsona mungiarrek sortu dituzte, 24 enpresa berrien %45a zehazki.

Azken urtean sortutako 24 enpresa mungiarrek eskeinitako eskaintzei dagokienez, haietan gehiengoa biztanleriarentzako zerbitzuen sektraren ingurukoak dira, 20tik 11, hau da, %46a. Jarraian, bigarren postua okupatuz, komertzio berrien sorrera dago talde honen barnean, izan ere, bost denda izan dira euren ateak ireki berri dituzten establezimenduak eta, neurri berean, beste bost ostalaritza lokal sortu dira pasaden urteko irailetik Mungialdeko Behargintzaren laguntzaz baliatuta. Amaitzeko, sailkapeneko hirugarren postuan oinarrezko sektoreko iniziatibak bultzatzeko entitateak daude, hau da, nekazaritza edo abeltzaintza bezalako kontual lantzera bideratuta dauden hiru enpresa berri.

Datu guztiak kontuan izanda, esan daiteke Mungialdeko Behargintzak azken urtean Mungiako biztanleriari eskeinitako laguntza eta aholkularitzak erakunde sorta berri eta anitz baten sorrera bultzatzera lagundu duela. Gainera, guztiz azpimarragarria da ekintzaile berrien inguruko datu nagusietako bat, izan ere, haietako %57a emakumezkoek osatu dute. Era honetan, lan munduko berdintasunerako borrokaren inguruko pauso nabarmen bat somatu daiteke proiektu honen arabera.