derio - Nahiz eta oraindik ere eguzkitako betaurrekoak eta bainujantziak euskal biztanleriaren objektu erabilgarrienak izan, urtea aurrera doa eta badaude hainbat herri bizkaitar datorren urterako proiektuak prestatzen hasi direnak. Derioren kasua da. Esther Apraiz alkatesak burututako EAJren 2020 urterako proiektua forma hartzen hasi da.

Gaurtik aurrera, datorren kurtsorako udal-aurrekontuak diseinatzen hasteko parte-hartze prozesua jarri du martxn Derioko Udalak. Honen arabera, herriiko gobernuak biztanleriaren ekarpenak jasoko ditu era fisikoan, Kultur Birika eta Herritarrentzako Atentzio Zerbitzuan, zein bide eletronikoaren bidez, partaidetza@deriokoudala.net urriaren 17ra arte, eguena. Ondoren, azaroren 17ra arte, Udalak jasotako proposamenak aztertuko ditu ostean, azaroaren 20a eta 25a bitartean, hauen inguruko bozkaketa ahalbidetzeko Udalaren web-gune ofizialean. “Derioko Udalak, beste urte batez, herritarren hitza kontuan izan nahi du datorren urteko kontuak aberasteko, eta honela, derioztarren ardura eta interesei erantzuna emateko. Prozesu hau udal kudeaketarako tresna baliotsua da, derioztarren lehentasunak eta gure udalerrirako beharrezkoak diren proiektu eta erronkei derioztarrek ematen dieten garrantzia nolakoa den adierazten digulako,” adierazi du Derioko alkateak, Esther Apraizek. Dena kontuan izanda, hurrengo irizpideen arabera erabaki dituzte Udaleko teknikariek biztanleriak egindako gomendio eta ekarpenak; eskumena, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izatea, bere jasangarritasun ekonomiko eta finantziarioa izatea, interes orokorra lehenesten duten proposamenak eta udalerriko herritar guztien onerako izatea eta, azkenik, udalerriko biztanleen bizi-kalitatea eta Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea.

Udala ilusio bereziarekin hasi da 2020 urterako aurrekontuak prestatzen, izan ere, aurreko urteko partaidetza aurrekontuetarako gordetako kantitate ekonomikoa bikoiztu egin du. Aurten, 60.000 euro egon ziren kontu hauetarako bideratuta eta, datorren urtean, 120.000 euro izango dira biztanleriak eskatutako ekintza bereziak aurrera eraman ahal izateko. Beraz, derioztarrek euren ideia eta ekarpenak bidali edo helarazteko ordua heldu da. Gaurtik aurrera, diru kantitate hau era egokian inbertitzeko aukera aparta. - O. Pérez