Mungia -Atzo, Mungiako Foruen Plazak herriko Nekazaritza Azokaren edizio berri bat jaso zuen. Bertan, Bizkaiako puntu desberdinetako baserritarrek euren produktuak salgai izan zituzten

Historikoki, nekazaritzak berebiziko garrantzia izan du Euskal Herriko txoko desberdinetako egunerokotasunean. Antzina, euskal etxeetako elikagai sostengua lurrak eta bertan bizi ziren animaliek ematen zituzten fruituak ziren, izan ere, orain dela hamarkada ugari, herrietako jendeak ez zituen gaur bezain besteko baliabide ekonomiko eta fisikorik. Hortaz, nekazaritza ortuek emandako fruitu eta barazkiak ziren etxeetako janaritegietan presentzia koloretsua izaten zuten lehengai nagusiak. Gaur egun, asko aldatu da kontua. Orain, biztanleriak supermerkatu zein frutadenda edo harategira edozein momentutan joateko eta produktu aniztasun baten barnean hautatzeko aukera dauka, hauek zaindu eta azteca suposatzen duen lan garrantzitsuan parte hartu gabe.

Horregatik, badaude nekazaritza kultura honi sostengu eta omenaldia egiteko ekintza bereziak antolatzen dituzten herriak. Esate baterako, Mungiak bere Nekazaritza Ekologikoaren 20. edizioa ospatu zuen Foruen Plazan, Bizkaiako Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak, Ekolurrek, eta Mungiako Udalak antolatuta. Bertan, Bizkaiako herri desberdientako baserritarrek euren produktuak erakutsi eta saldu zituzten Mungiako eta inguruko biztanleriarentzako. Ehundaka pertsna elkartu ziren eskeinitako kalitatezko produktuak ikusi eta erosteko, izan ere, atzoko eguna aukera bikaina izan zen lehengai ekologiko eta zapore-tsuak etxean eduki ahal izateko, gaurko bazkari berezi bat prestatzeko.

Nahiz eta azokan Bizkaiako zonalde desberdientako baserritarren postuak izan, Mungiak ere bere ordezkaritza izan zuen bertan. Gorka Irazabalek bere ortuko barazki eta fruituak izan zituen salgai, herriko produktu ekologikoen balioa azpimarratuz bereziki. Hala ere, inguruko herriek ere bertoko entitateek izan zituzten azokako partaide; esate baterako, Fruizeko Lurmen taldeko kideek ere euren produktuak izan zituzten salgai, Gamizeko Biolandare enpresak ere bere hazitegiko lore eta landare ederrak eskeini zituen eta Arrietako Olatxukok ere bere mermeladak izan zituen eguna goxotzeko. Gainerako postutxoak herri desberdinetakoak izan ziren; Gordexola, Orduña, Zeanuri, Karrantza, Abadiño? Eurek ere produktu mota ugari aurkeztu zituzten; pasta, esnekiak, eztia eta abar luze bat.

Gainera, atzoko goizean zehar Mungiara bertaratutako jendeak ekintza desberdientan parte hartzeko aukera izan zuen. Azokako antolakuntza tailer desberdinak prestatu zituen lehengai mota ugari lantzen ikasteko. Batetik, Aitor Aurrekoetxea taloaren maisu mungiarrak bere trebezia eta abilezia erakutsi zuen talo-txiki tailerraren bitratez. Partaideek Euskal Herriko hain otarteko arrakastatsua dena egiten ikasi zuten. Barazkizaleentzako ere jarduera berezi aizan zen, izan ere, Ortu-txikia tailerraren bitartez barazki eta fruituak zaindu eta haztearen nondik norakoak ikasi zituzten. Pasta etxean egitea ere jende askoren desira dela kontuan izanda, atzokoan asko disfrutatu zuten lehengai hau lantzen jorratu zen tailerrarekin eta, amaitzeko, show cooking bat izan zen azokan. Guzti hau guxti balitz, antolakuntza sorpresa berezi bat prestatu zuen ekitaldiaren 20. urteurrena zela eta. Goiz osoan zehar irekita egon ziren postutxoetan erosi zuten pertsona guztien artean hiru produktu otzara zozketatu ziren, beraz, badaude etxean denbora askorako lehengai ekologikoak izango dituztenak.

Gaurkoan ere oso egun berezia biziko dute Mungiako biztanleek. Urtero, irailaren 29. egunean, bertoko eta Bakioko herritarrak bi herrien artean kokatutako Zumetzagako baselizan elkartzen dira bertoko San Miguel jaia ospatzeko. Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira bertan, esate baterako bikoteko trontza lehiaketa, cadete adinetik gorakoentzakoa eta gizon, emakume eta bikote nahasiek osatutakoentzat. Bestalde shiaski dastaketa egongo da eguerdian, Taket Bertso Eskolaren erakustaldia ikusteko. Kuadrila eta familiak ere sutondoan elkartuko dira tortilla txapelketan parte hartzeko eta, behin sabela beteta, arratsaldeko 18:00etan Fan&Go taldearen erromeria izango da. Ermitarako bidea autoentzako moztuta egongo da 10:00ak eta 18:30ak bitartean horregatik, Mungiako Udalak doako garrado zerbitzu bat prestatu du.