derio - Derioko biztanleriak baditu soberako arrazoiak asteburu hau bereziki irrikitan itxaroteko. Barikuko arratsaldeko 19:00etatik aurrera, San Miguel jaiak herriko jaun da jabe izango dira kaleak ekintza desberdinekin inundatuz. Txonsnen irekieraren ostean, Zaratambak batukadak girotutako kalejira ta Deabru Jaitsiera izango da. 21:00etan pregoia eta txupinazoa egongo da eta herriko konpartsa bakoitzak beren zapiak aurkeztuko dituzte. Jarraian txitxiburduntzia egongo da eta, gauean, Poligoneros, Altxa Porru Erromeria eta DJ Markelin izango dira oholtzan. Zapatuan gastronomia lehiaketak izango dira goizeko protagonista eta, gainera, zirko arratsaldea ere izango da. DJ Portyren aktuazioak koktel dastaketa alaituko du eta, behin gaua helduta, juergazaleen ordua helduko da, izan ere, 0:30etan Atalandia berbena eszenatokira igoko da eta, orainidk indarrekin jarraitzen dutenentzeko, diskoteka egongo da goizaldeko 5:00etatik aurrera.

Domeka egun lasaiagoa izango da. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Lainomendi Dantza Taldeak euskal-dantza erakustaldi bat eskeiniko du eta, bazkalostean, arratsaldeko 17:00etan konpartsa derioztarretako kideek euren artean jolasak antolatuko dituzte herria modu alai batean girotuz. Jarraian, Duo Galea musika taldeak dantzatzeko musika aparta egingo dute Derioko ohltza gainetik eta, domekako programazioa ixteko, Tik-Tak elkarteak babestutako pertsona jubilatuentzako luncha egongo da. Baina naiz eta asteburu hau ekintzaz josita egon, datorrenean ere hainbat jarduera izango dira; kirol-dantza erakustaldia, barikuan, mozorro lehiaketa, zapatuan, edo jaietako argazki eta bideo aurkezpena, domekan. - O. Pérez