oRAIN dela urte batzuk, Europar Batasunak, herri desberdinetako kultura eta historia baloratzeko intentzioarekin, ondarearen inguruko jardunaldiak bultzatzeko proiektu bat antolatu zuen. Beste entitate askoren artean, Bizkaiako Foru Aldundiak ere bertan parte hartzea erabaki zuen eta, geroztik, herri bizkaitar gehienek honelako jardunaldiak ospatzen dituzte behin udaldia bukatuta. Baina atzo Loiun bizitakoa oso egun berezia izan zen, izan ere, estreinako aldiz, Larrondo auzoko ondarearen jardunaldiak ospatu ziren. Auzoa Loiuko erdigunetik sei kilometrotara dago kokatuta aeroportuaren pistak bananduta.

Guztira, 55 pertsona izan ziren goizeko 10:00etan hasi zen ekintza gozatzen. Gizarte-etxean hasita, Txu-Txu Trenak gidatuta, bertaratutakoek Amor Misericordioso ikastolarako bidea hartu zuten, auzoko eraikin azpimarragarrienetakoa da eta. Jarraian, Larrondoko tren geltokira bideratu zen txangoa eta, ostean, auzoko presa ere ikustreko aukera izan zuten loiuztarrek. Ondoren, auzoko leku nabarmenetariko batera joan zen expedizioa. Ia Sondikako mugan kokatutako hilerro britainearreko eraikin bereziek partaideak zur eta lur utzi zituzten bere berezitasun eta edertasunagatik. Gainera, kontuan aditu batek toki bereziaren nondik norako eta bitxikeriak azaltzeko aukera izan zuten.

Aeroportuak oso garrantzi handia dauka Loiuko egunerokotasunean, izan ere, lehen aipatu bezala, bere lurreratze pistak herri a bi zati handitan banatzen du. Horregatik, askoren aburuz oso interesgarria da honen funtzionamendua hurbiletik ikustea. Hau ikusita, Loiuko Udalak honen kontrol dorrerako bisita Larrondoko kontrol dorrea barneratzea erabaki zuen.

Txu-Txu Trenaren ibilbidearen amaierara hurbilduz, hurrengo atentzio puntua Elotxelerri futbol zelaiean zentratu zen. Historikoki, futbolak oso pisu handia izan du Loiuko kirol kulturan eta zelaiko harmaila eta belar natural Bizkaiako zelai politenetakoa egitea lortzen du, nahiz eta emaitza aspektuan herriko taldea une gatza pasatzen izan. Amaitzeko, Loiu eta Derio banatzen diren puntura hurbildu zen ibilbidea, jarraian, berriro ere, gizarte etxean bukatzeko.

Auzoko puntu desberdinak ezagutzeak oso gose eta egarri handuia suposatu zuen ekimeneko partaideentzat,m are gehiago atzo egin zuen beroa kontuan izanik. Horregatik, jarduerako antolakuntzak, Mari José Mentxaka zinegotziak burututa, indarrak berritzeko otordu bat prestatu zuen. Pintxoak laguntzeko Txorierriko bodega desberdinetako txakolin eta ardo dastaketa izan zen gainera. Datu guzti hauek kontuan izanda, argi dago atzo Larrondoko ondarearen jardunaldira hurbildutako loiuztarrek oso egun berezia bizi izan zutela. Herriko auzo garrantzitsuenetako baten estreinaldia, beraz, ezin hobea izan zela esan daiteke, gainera eguraldiak errespetatuta.