sondika - Kirolak oso garrantzi handia izan ohi du euskal geografiako herri desberdinetan. Bizkaian, bereziki, futbolak gune desberdinetako kultura eta egunerokotasuneko bizitzako ezinbesteko aldagai bat da. Zehazki, Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten herrietako futbol taldeak lurraldeko zein nazio mailako txapelketetako sailkapenetan urte askotan ibilitakoak dira. Club Deportivo Sondika taldearen kasua da.

Orain dela 75 urte baino gehiago sortuta, aste honetan zehar herriko Kultur Aretoak denboraldi luze honetan zehar bizitako momentu desberdinen irudi eta azalpanen erakusketa jaso du. Bertan, biztanleriak beren herriko kulturaren zati nabaramen bat ezagutzeko aukera izan dute. “Uste dugu oso polita dela jendeak Sondikako futbol taldeko nondik norako historikoak ezagutzea. 75 urtetan, Bizkaiako futboleko talde esanguratsu bat izan gara eta sondikoztarrek urte askotan zehar bizitako gertakari, emaitza, partida, ekitaldi eta abarrak ikusi ahal izatea oso inportantea da”, zioen José Luis Larreak, taldeko presidente ohiak eta erkusketa antolatzearen arduradunetako batek.

Sondikaren futbol ibilbide luzea ikusita, hainbat dira berak eta, José Ángel Atelak, erakusketaren beste arduradunetako batek, gogoratzen dituzten momentu bereziak. “Hasierak beti dira oso politak. Jendea elkarlanean ilusio handiz ikustea, lehenengo pausoak... Baina geroztik ere hainbat momentu eder bizi izan ditu taldeak”, aitortu zuen José Luisek. Bestalde, José Ángelen aburuz, gaur egun taldeak erabiltzen duen futbol zelaiaren, hau da, Basozabalen sorrera oroitzen du ilusio handiz: “Benetan ikusgarria da 1978 urtean inauguratu zenetik, gaur egunera arte, bizi izan dituen aldaketa eta gorabeherak eta oraindik era, inongo zalantzarik gabe diot Bizkaiako belar naturezko zelai onenetarikoa daukagula. Futbolzale eta jokalariei asko gustatzen zaie bertan jokatzea eta bertako norgehiagokoak ikustea oso baldintza onak daudelako bertan”.

Bi sondikoztarrentzako, oso talde garrantzitsua izan da Sondika Bizkaiako emakumezkoen futbolerako, izan ere, entitate zuriurdinak Athletic-en talde adostua izan zen urte askotan zehar eta oso nazio mailako kategoriatan urte askotan ibilia izan zen. Baina, hala ere, gizonezkoen talde nagusia ere hainbat garaipen garrantzitsu lortutakoa izan da historikoki. “Gaur egun ezagutzen den Lurraldeko Ohorezko Maila sortu zenetik, berta beti egon den talde bakarra gara. Inoiz ez duu bertatik igoerarik ezta jaitsierarik bizi. Egia da bi urtetan, jarraian, orain dela asko Hirugarren Mailarako igoera play off-ak jolastu genituela, baina ez genuen zorterik izan tamalez. Hala eta guztiz ere, beti Bizkaiako goreneko mailan mantentzea oso ohore handia da”, aitortu zuten sondikoztarrek. Talde zuriurdinaren beste lorpen handienetako bat 1947 urtean Burdinezko Kopako finala San Mamesen irabazi izatea da, gaur egun Sporting de Lutxana deitzen den ehun urte betetako taldearen kontra.

Baina taldeko zale sutsu bezala, José Luis eta José Ángelek ez dute begirada anztinan bizitako partida, denboraldi eta ekitaldietara begira botatzeaz gain, 2019-2020 denboraldian zentratzea daukate helburutzat. Gainera, oso partida garrantzitsu eta polit batekin hasiko dute zapatu honetan Liga Txapelketa. Domekan, goizeko 11:45etan Basozabaleko belarrak Sondika eta Zamduioren arteko derbi ofiziala jasoko du aspaldiko partez, izan ere, aurreko denboraldietan talde zamudioztarra Hirugarren eta Bigarren B mailaten egon da, baina urreko urtean futbol bizkaitarrean egondako herrestatzeen ondorioz jaitsi egin zen. “Ikusiko dugu aurtengo txapelketa zelan doan. Jokalari asko joan eta etorri dira aurreko urtetik eta ikusi beharko dugu ondorioak ateratzen asteko. Espero dugu ahalik eta hobetoen sailkatzea, izan ere, aurten oso talde garrantzitsu egongo dira Ohorezko Mailan”, aitortu zuen José Luisek.