mungia - Mungiako Udalak bertoko biztanleriaren bizitza kalitatea eta herriko gune desberdinetako erosotasun eta erabilgarritasuna hobetzen jarraitzen du. Oraingoan, Butroi kalea da gobernuaren berrikuntzen erdigunea, izan ere, bertoko irisgarritasuna eta segurtasuna hobe-tzeko lanak egiten hasi dira. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak planteatutako Hiriguneren -gune desberdinetako kooperazio, dinamizazio, merkatu lehiakortasun eta abar sustatzeko diru-laguntzen programaren- barne dago. Udalaren helburu nagusia, Butroi kale inguruko merkataritzaren sustapena da, horregatik, zonaldeko oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten hasi da.

Hilabete honetan hasi diren lanak behin bukatuta, Zubillaga kalearen eta Butroi-Lauaxeta gunearen arteko oinezkoentzako bide jarraia egongo da. “Oinezkoentzako bidea hobetuta, espazio guztiz garbi, zaindu eta atsegin bat sortuta, posible egingo izan ahalko dugu guneko komertzio eta pertsonentzako elkartzeko gune bikain bat lor-tzea”, adierazi zuen Nagore Torrek, Mungiako Udaleko Ekonomia Sustapen zinegotziak eta alkateordeak.

Gaur egun egiten ari diren lanen ikuspuntu teknikoari dagokionez, zamalanak egiteko reserbatua dagoen gunea birrantolatzen ari da. Horretarako, orain arte egon den espaloia behera botako da eta oinezkoek lehentasuna izango duten gune bat sortuko da. Modu honetan, bertako denda zein ostalaritza lokalek jendearen igarotzearen ondiroz, emaitza ekonomiko hobeak lortuko dituzte eta, gainera, guneko kale bizitza era nabarmenean hasiko da. Gainera, proiektuak lorategi gune berri bat ere badauka bere barnean, horrela ere estetikoki hobetzeko Butroi kalea eta bere inguruak.

Bestalde, aspektu ekonomikoari dagokionez, 36.373,65 euroko aurrekontua izaten ari da. Kantitate oso honetatik, %41a ordaindu beharko du Mungiako Udalak. Guztia kontuan izanda, Mungiako erdigunean ibili ohi diren pertsonek laster izango dute espazio irisgarriago eta ederrago bat, non jarduera ekonomikoak oso aktibotasun handia izango duen. - O. Pérez