Mungia - Auzo desberdinetako jaiak protagonista nagusi izan diren abuztu baten ostean, mota askotako ekitaldiz jositako irail bat bizizten ari da Mungiako biztanleria. Kirola oso presentzia nabarmena izaten ari da hasiera hasieratik, izan ere, hileko lehenengo egunean Tallu Mendizale Kirol Klubak BB-Ubidea-Urkiola mendi martxa antolatu zuen eta hurrengo astean, irailak 8, Maruri-Jatabekoa. Asteburu honetan ere, zehazki zapatuan, kirolzale mungiarrek oso egun berezia biziko dute. Goizean, Mungia Waterpolo Igeriketa Taldeko kideek Plentziako Itsas-adarreko 79.zeharkaldian parte hartuko dute eta, arrastian, futbolzaleek topagune aparta izango dute Legarda futbol zelaian. 17:00etatik aurrera, C.D. Mungiak, Gatika Kirol Taldeak eta Uritarra Kirol Taldeak euren artean lehiatuko dute Munia Hiria saria lortu ahal izateko. Gainera, hilabeteta aurrera joan hala, mendizaleentzako hirugarren irteera bat antolatuko dute Talluko kideek; kasu honetan, Burbonas-Bayas ibaiaren iturburua martxa prestatuko dute irailaren 29an, domeka.

Urte osoan zehar Udalak berebiziko garrantzia ematen dio euskararen sustapenari. Horregatik, herriko gazteenek ikasturtea hasi dutela aprobetxatuz, urtero Euskaraz bizi nahi dut martxa antolatzen du herriko gobernuak. Iraileko azken barikuan, hilak 27an, edade desberdineko mungiarrak kalera aterako dira euskararen aldeko herri-martxan parte hartzera. “Euskeraren aldeko herri-martxa, ibilbide errazekoa, danok batera gustura egiteko modukoa (ume, gazte, heldu, edadeko...), euskereak ez dauka-eta edaderik. Etorri eta esan zeuk bere euskaraz bizi nahi dogula”, adierazi zuten Udaleko iturriek herritarrak parte hartzera animatuz.

larrauriko jaiak Aurretik aipatu bezala, hainbat izan ziren abuztu osoan zehar jaiak ospatu zituzten auzo mungiarrak. Hori kontuan hartuta, Larrauriko biztanleriak ere bere aukera izango du hilabete honen amaieran. Irailaren 20an, barikua, arratsaldeko 20:00ak aldera bertoko auzokideak txupinazoaren jaurtiketaren inguruan bilduko dira jaiei era ofizialean hasiera emateko. Jarraian eta asteburu osoan zehar, hainbat izango dira zonaldean ospatuko diren ekitaldiak; batik bat, Mungian hain arrakastatsua den sukalki lehiaketa, dntza ikuskizunak, kontzetuak, puzgarriak, jolasak, herri-bazkaria, erromeria eta abar luze bat. Irailean zehar ospatutako eta spatuko diren ekintza ugarietaz gain, beste hainbatek osatuko dute programazioa, esate baterako Mugikortasun Astekoek.