Derio - Gaur egun, hainbat dira udaldian zein urteko bestelako denboraldietan denbora zehatzeko lan desberdinak egiten dituzten gazteak euren gastuei aurre egiteko dirua lortzeko. Horregatik, Derioko Udalak aspektu honetarako formakuntza eskeiniko die bere 18 urtetik gorako biztanleei. Urrian hasita eta apirilera arte, derioztarrek astialdi denboraldiko monitore izateko ikastaroa izango dute. Atzo ireki zen izen emateko epea eta zabalik egongo da irailaren 23a arte, astelehena. Pertsona interesatuek Kultur Birikan, era presentzialean, eta kulturbirika@deriokoudala.net helbide elektronikoaren bitartez egin beharko dute inskripzioa.

Ikastaroa aurrera atara ahal izateko, hamabi Derion erroldatutakok izena eman beharko dute eta, gehienez, 25 ikasle izango ditu. Kurtsoaren salneurriari dagokionez, Udalak 100%ean lagunduko du ekonomikoki, baina, hala ere, plaza ziurtatzeko 100 euroko sarrera ein beharko dute ikasleek. Behin ikastaroa gaindituta, kantitate hau erabiltzaileei itzuliko litzaieke. Orotara, hamairu asteburutan bananduko da tailerra. Haietan, 150 ordu teoriko egingo dituzte Derion bertan eta La Arboledako aterpetxean - azken hau lehenengo, laugarren eta azken aurreko asteburuetan- . Gainera, prestakuntza praktikoko 160 ordu egingo dituzte Gaztetxoen eskolan era boluntarioan titulazioa lortu ahal izateko. - O. Pérez