larrabetzu - Udaldi guztian zehar, Bizkaiako herri eta auzo ugarik euren jaiak ospatzeko garai aparta aurkitzen dute. Larrabetzuren kasuan, hainbat dira hiru hilabete hauetan zehar ospatzen diren jaiak, baina, oraingoan, Andra Mari jaietan bete betan murgildurik daude herriko biztanleak. Nahiz eta berez astelehenean hasi ziren programazioko ekintzak, arratsalde honetan hasiko dira jaiak ofizialki. 18:00etan, herriko pilotarien arteko erronka biziko da frontoian eta, jarraian, arratsaldeko 20:00etan txupinazoa ospatuko da Andra Mariei hasiera ofiziala emateko. Aurtengoan, Larrabetzuko Jai Batzordeak emango du hasiera, trikitrilariekin, txistulariekin eta Akermari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akerbeltz pertsonaiek lagunduta. Behin eguzkia ezkutatuta, Xaibor DJak disko festa antolatuko du 22:00etatik aurrera eta, bere ostean, Laket erromeria taldea igoko da oholtzara.

Bihar, goizeko 11:30etan hasiko dira ekintzak kalejira musikatu baten bitartez. Ostean, dantza erakustaldia egongo da Bizkargi Dantza Elkartearen eskutik eta, bazkaldu aurretik, Joselontxo’s txarangak girotuko ditu herriko kaleak. Arrastiko 17:00etatik aurrera ume larrabetzutarrek eurentzako jolasak izango dituzte; puzgarriak, aurpegia margotzeko aukera eskeiniko duen tailerra, bike jumpinga eta Ezetz palangana hutsitu jokoa, beraz, benetan gomendagarria izango da bainujantzia edo busti daitekeen arropa janztea. Berriro ere, Joselontxo’s-en doinuek alaituko dute giroa ordu berean karroza txapelketaren aurretik. Bertoko partaideak elkartegian egon beharko dira 18:30etan jai batzordeak karrozen ordena aukeratu dezan. Amitzeko, Gozategi taldea igoko da Larrebtzuko eszenatokira gaueko 22:00ak aldera, barikurako pilak kargatzeko asmoz.

Andra Mari jaietako azkenengo egunean, abuztuak 16, oso jardunaldi berezia biziko da, izan ere, Pijama Eguna da. Goizeko 11:00etatik aurrera kalejira musikatua eta haurrentzako jolasak izango dira goizean zehar. Gainera, 13:00ean umeek amandala jantziko dute pintxo lehiaketan parte hartzeko eta, jaarraian, eurentzako herri bazkaria izango da. 14:30etan nagusiek sukaldatzeko ordua helduko da Sukalki Txapelketa dela eta, beraz, zapore handiko eguna izango da azkena. Jada, arratsaldez, Elektrotxufla txaranga 18:30 hasiko da Larrabetzuko kaleetan zehar musika eskeintzen eta, gaueko 22:00etan, Lekittoko deabruak taldearen ikuskizuna izango da. Bertarako, antolakuntzak praka luzeak eta txanodun goiko partea janztea komenigarria del azaldu du antolakuntzak. Amaitzeko dantza lehiaketa egongo da 23:00etan eta, ostean, Tximeleta erromeria.