mungia - Mungiako Emerando auzoak asteburu honetan ospatuko ditu bertoko Kofradia Jaiak, Santa Elena Auzokide Elkarteak antlatuta. Zapatuan, abuztuak 10, arratsaldeko 18:00etatik aurrera auzokideek amantalak jantzi eta tortilla txapelketan parte hartuko dute eta, gaueko 22:00etan DJ Gerrik bere erritmoekin alaituko du jaia. Domekan, Santa Elena ermitako mezarekin hasiko da proramazioa 12:00etan eta, jarraian, haurrentzako jolasak egongo dira. Gauean, mozorroak janzteko ordua helduko da biztanleriarentzako, izan ere, gaueko 23:30etatik aurrera mozorro lehiaketa egongo da Dj Markelinen musikak lagunduta eta, gainera, haurren sabelak asetzeko txokolate dastaketa egongo da, sari banaketaz itxita domekako jardunaldia. Amaitzeko, Emerandoko Kofradia Jaien azken eguna astelehena, abuztuak 12 izango da. Aurrekoan bezala, meza izango da lehenengo ekintza eta haurrentzako ur jolasak izango dira abuztuko beroari aurre egin ahal izateko. Ondoren herri bazkarian elkartuko dira auzokideak jarraian apar jaiak eta mus txapelketak itxiko dituzte jaiak. - O. Pérez