MUNGIAKO biztanleriak oso egun berezia bizi zuen atzo. Trobika auzoan kokatutako Santa Mariñe baselizaren alboko landak jendez gainezka egon ziren egun osoan zehar San Inazio jalen estreinako jardunaldia ospakizuna izan zela eta. Auzotarrak goizean goiz piztu behar izan zituzten euren iratzargailuak, izan ere, goizeko 6:00retan jaurti zen jaiei hasiera modu ofizialean hasiera eman zien txupinazoa. Aurtengoan, Brokelene baserria izan zen jaien estreinaldia bere lurraldean bertan bizitzeko aukera izan zuen eraikina -historikoki nekazaritzak auzoan izan duen pisu handia dela eta, urtero baserri desberdin batetik jaurtitzen da txupinazoa- . Gainera, eraikinean bizitako jendearen partaidetza handia izan zuen atzoko egunak, kasuak kasu, Loren, Camino eta Alberto, eguerdia hurbilduz zihoan neurrian txokolate beroa dastatu ahal izan zutenak.

Txupinazoa jaurti ostean, auzo osotik igaro zen kalejira bat gidatu zen ikurriña eta txistulariek burutua Santa Mariñe baselizara heldu arte. Bertan, urteroko meza jendetsua ospatu zen eta, jarraian, Trobikako Jai Batzordeak 80 txokolate litro inguru prestatu zituzten bertaratutako familia ugariek edari gozoa dasta zezaten. Behin sabelari omenaldi txiki bat emanda, haurrek gozatzeko unea heldu zen. Etxeko txikienek zaldi txikiekin jolasteko aukera izan zuten, bazkaltzera joan aurretik ondo pasatzeko plan paregabea atzoko egun euzkitsua izan zela eta.

Arratsaldean, eguneko ekitaldi jendetsuenetakoa ospatu zen, host, tortilla txapelketa, partaideentzako Ongi Etorri Koktela prestatuta. Haurrek ere emozio bortitzak bizi ahal izan zituzten, izan ere, jaialdiaren antolakuntzak tirolina ikaragarri bat prestatu zuten mungiar gazteenek bertatik jaisten abiadura handiaz. Arratsaldea aurrera zioan einean, kuadrila eta familia desberdinak euren opilak aurkezten joan ziren eta 20:00retan erromeria batek auzoko landak alaitu zituen tortila lehiaketako sari banaketa ospatu aurretik.

asteburu mugitua San Inazio aiek jarraipena izang dute asteburuan zehar, izan ere, antolakuntzak programazio interesgarria dauka prestatuta bariku eta zapatura begira. Bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, auzo osoan zehar igaroko den kalejira musikatua egongo da. Trikitrixaren doinuak gidatuta, biztanleria trobikarra auzoko tabernetatik pasatzen joango da eguerdia heldu arte.

Arratsaldean zapaturako indarrak berritzeko aukera izango dute bertokoek, izan ere, hurrengo eguna San Inazio jaietako potenteena bezala aurkezten da ekitaldi antolakuntza aldetik. Goizean goizetik 54. pil-pil txapelketa ospatuko da Santa Mariñeko baseliza alboan eta, bitartean jolas desberdinetaz eta bertsolarien emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute hurbildutakoek. Arratsaldean, goizeko sukaldariak adi egon beharko dira maikailu txapelketako sari banaketa egingo delako; orotara 150 eurotik gora banatuko dira. Amaitzeko, Trobika Hill Sound kontzertua egongo da 20:30tan.