LARRABETZU - Bizkaiako herri gehienetako biztanleriaren antzera, Larrabetzuko jendeak ere herriko igerilekuetan igarotzen ditu udako hilabeteetako egun euzkitsuak. Horregatik eta herri igerilekuetako erabiltzaileekiko zerbitzua hobetzea helburutzat izanda, berrikuntza batzuk egin ditu Larrabetzuko Udalak. Hasteko, mugimendu arazoak dituzten erabiltzaillentzako aldapako hesia berriztu egin da, guneko segurtasuna hobetuz eta, gainera, larrialdi kasuetarako ate berri bat zabaldu da. Orotara, 4.750 euroko inbertsioa egin du Udalak berrikuntza hauek egin eta zerbitzu hobea eskaini ahal izateko erabiltzaile larrabetzutarrentzako. - O. Pérez