mungia - Laukarizeko biztanleria zorionez esnatu da gaurko egunean, izan ere, gaurtik hasita, eta domekara arte, auzoko Santiago jaiak ospatuko dira. Goizeko 11:00tatik aurrera, Gela Pedagogikoa taldeak antolatutako bizikleta topaketarekin, hasiko da ekintza bereziz jositako programazioa. Ondoren adin desberdinentzako ekitaldiak egongo dira; adibidez herri kirolak, haur jolasak edo txokolatada eguna bukatzeko. Bihar ordea, bertsolaritza-pintxo-potea izango da Arkaitz Estiballes eta Fredi Paiaren eskutik.

Zapatua egun mugituena izango da, izan ere, arratsaldean jaietako ekimen garrantzitsuenetako egongo da; tortilla txapelketa. Gainera, ikuskizunek ere presentzia handia izango dute Ganso & Ciaren Babo Royal erakustaldiari eta Gora Herria erromeriari esker. Amaieran su ikuskizunak ere egongo dira Laukarizeko zeruan. Domeka izango da Santiago jaietako azken eguna eta kutsu gastronomikoa izango du haur eta helduentzako herri bazkariak direla eta. Mahaiganekoa animatzeko, Gauargi taldea igoko da eszenatokira eta ostean, mozorrtatuta bazkaldu dutenen artean zozketa bat antolatuko da. Azkenik, karaokea egongo da jaiak borobiltzeko. - O. Pérez