mungia - Aurten ere, Mungiako biztanleriak udako egun eguzkitsu eta gau oparoak igarotzeko plan aparta daukate. Berriro, Mungiako Udalak, Gure Mungiako Ikurrak elkartearekin batera, Zinema Kalean iniziatibaren bitartez, kasu honetan kultura erakustaldietaz baliatuz, herritarrentzako Foruen Plazan ospatuko diren bi emanaldi prestatuko ditu uztailaren erdialdean. Bihar, eguena, gaueko 22:15etatik haurrera, zinema jaialdi desberdinetan hain saritua -esate baterako hiru Goya sari lortu zituen pelikula onena bezala, Jesús Vidal donostiarrak aktore hoberena eta Coque Mallak abesti orginalaren saria- izan den Campeones filma erreproduzituko da.

Horrela, mungiako biztanleriak Javier Fesserrek zuzendutako komedia dibertigarri eta hunkigarri batetaz gozatzeko aukera izango dute pelikulak irauten dituen 100 minutu zoragarrietan zehar. Bestalde, datorren ostegunean, hilak 18, herriko aurrek ordu berean izango dute beste emanaldi batetaz gozatzeko aukera. Orduan, Asterix; edabe magikoaren sekretua izango da gazteenek ikusi ahal izango duten erreprodukzio digitala. Gainera, zine erakustaldi honetan, euskaraz en-tzun ahal izango dute pelikula bat, non Galiako biztanle xelebreen gora beherak eta kontu eta abentura desberdinak ezagutu eta disfrutatu ahal izango dituzten kalean.

Mungiako Udalak, bestalde, plan alternativo bat diseinatu du egoera klimatikoak arazoak ematearen kasuan aktibatzeko. Honen arabera, erakustaldiak Foruen Plazaren alboan kokatuta dagoen Andra Mari Gunera eramango dira, izan ere, zonalde estali honetan hainbat dira urte osoan zehar antolatzen diren ekitaldi kulturalak.

Horrenbestez, ekainaren 28an hasitako San Pedro jaien ajea patxadaz igaro ezin izateko arrazoi bikaina daukate mungiarrek. Zinema Kalean ekitaldi honek behin gehiagotan argi uzten du Ager Izagirrek, Mungiako alkateak hauteskunde kanpainan esandako esaldi ezaguna: “Mungian beti dago zeozer. Ez dugu guk bakarrik esaten, inguruko herrietako jendeak ere ikusten du gure herriko aktibitate maila”. - O. Pérez