Sondika - Sondikako biztanleria irrikitan dago bere herriko jai garrantzitsuenetariko bat ospatzeko zain, izan ere, datorren eguenean emango du hasiera ekitaldi programazioak Agrupación Pentagramak, 19:30etatik aurrera, Kultur Etxean eskeiniko duen kontzertuarekin. Ekitaldi sortari jarraipena emateko, barikura arte itxaron beharko dute sondikoztarrek, izan ere, asteburuan zehar jorratuko dira jaietako ekintza gehienak. Barikuari dagokionez, jai egunen hasiera ofiziala suposatuko du beriro ere, zeren eta, 19:30etan txupinazoa eta jaietako zapi ofizialen banaketa ospatuko da, Gorabide alkartearen launtzaz. Gainontzeko aktibitateei erreparatuz, Udalak gaueko erakustaldiei pasu emateko talo-txiki eta tiragoma jaurkiteak prestatu ditu, ondoren Nogen taldeari eta Dj Munza-ri eszenatokiko protagonismoa eman aurretik.

Begirada zapatuan jarrita, aurtengo jaietako berrikuntza nagusienetako bat antolatuko da 12:00etatik aurrera. Estreinakoz Iron Team kirol froga ospatuko da. Bertan, adin guztietako partaidez osatutako taldeek ginkana formatuko lasterketa batean parte hartuko dute elkarrekin gozatzeko. Gainera, sukalki eta tortilla txapelketak antolatuko dira beste hainbat ekintzaren artean. Gaueko kontzertuei begira, jaietako emanaldi potenteenetakoak bilduko dira eszenatoki gainean gaueko 23:30etatik aurrera Modus Operandi eta Lehian taldeak izango dira giroa animatzearen arduradunak.

Domekak ere urteko bigarren berrikuntza ekarriko du eskutik. 12:30etatik aurrera Sondikako lehenengo Herri Lasterketak hasiera izango du. Proba honek partaideei sherriko txoko desberdinetan zehar korrika egiteko aukera emango die, honela bizi ohitura onuragarriak eta kirola sustatzeaz gain. Honetaz gain, kutsu solidarioa ere izango dute Sondikako jaietako domekak, izan ere, 17:00tatik aurrera igel txapelketa solidarioa ospatuko da. Bertan bildutako dirua Ataxia Friedrich gaixotasuna pairatzen dutenentzat zuzenduko dira irabazkinak. Behin gaua helduta, askorentzat San Juan jaien ekitaldi garrantzistsua ospatzeko ordua ailegatuko da 22:30etatik aurrera, Sambalu taldeak bideratutako kalejiraren ostean; San Juan sua pizteko ordua. Xabier Zubiaur, Sondikako alkatearen ustean, jaietako una nabarmenetakoa da sutea.

Bada, astelehena helduta, jaietako azken eguna ospatuko da. Hainbat ekitaldi musikatu ospatuko dira egun osoan zehar eta, 19:45tan, Iron Team eta Herri Lasterketako sari banaketa antolatuko da. Ondoren, Puro Relajoren kontzertua bukatu eta gero, amaierako traka piztuko da gaueko 21:00tan.

Bere eskutik, alkateak jendea erespetuz parte hartzera animatu zuen: “Herritar guztiak animatu nahi ditugu jaietan parte hartzera, gozatzera, gure kaleak giro onaz betetzera. Eta, jakina, gogoan izan Sondikan ez dugula jokaera edo jarrera sexistarik onartzen. Gozatu eta errespetatu! Gora Sondika!”.