LAUDIO. Laudioko biztanleek pisu handia izango dute Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plan berriaren diseinuan. Udalak herritarrak kontuan hartu ditu, eta online topaketa parte-hartzaile bat antolatu du datorren astearterako, otsailak 23. Bertan, laudioarrek udalerriko mugikortasunaren egoeraren diagnostiko sozialean parte hartu ahal izango dute.

Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, "Online topaketa honekin, tokiko administrazioak jarraipena ematen dio PMUSa egiteko parte-hartze prozesuari, azken asteetan hainbat formula martxan jarri ondoren, hala nola online inkestak edo herriko gune estrategikoetako postontziak, herritarrek udalerriko mugikortasunari buruz duten iritzia jasotzeko".

Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak datozen urteetarako mugikortasun jasangarriaren inguruko jarduerak koordinatuko ditu. Horregatik, "Udalak funtsezkotzat jotzen du laudioarrekin elkarlanean aritzea estrategia honetan, helburu komun batekin: Laudiorako mugikortasun eredu jasangarriagoa, osasungarriagoa eta eraginkorragoa bultzatzea", azpimarratu du zinegotziak.

PARTE-HARTZE PROZESUA

Horrela, "Udalerriko mugikortasunari buruzko iritziak, ekarpenak edo hobekuntzak helarazi nahi dituzten laudioarrek aukera ona izango dute datorren asteartean, otsailak 23, egin ahal izateko", gaineratu du. Jardunaldia herritar guztiei irekita dago eta modu birtualean egingo da, 18:30etik 20:00etara, Zoom plataformaren bidez. Topaketa digitalera joan ahal izateko, bertaratuko direla baieztatzeko eskatu nahi dizuegu, kualitate@kualitate.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944104849 telefonora deituz.

"Bertaratuko dela baieztatu ondoren, online saiora zuzenean bidaliko da, tresna erabiltzeko eskuliburu labur batekin batera; laguntza edo baliabide teknikoak behar izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko da, kudeatu ahal izateko eta interesa duten pertsona guztiek saioan parte hartu ahal izatea bermatzeko", bukatu du Ander Larrinagak.