LAUDIO. Laudioko Udalak bat egin du urriaren 19an ospatzen den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta abiarazitako 'Recicla vidrio por ellas' ekimen solidarioarekin. Bosgarren urtez jarraian, Ecovidriok bularreko minbiziaren prebentzioan laguntzeko helburua duen kanpaina solidarioa jarri du martxan.

Datozen bi asteetan zehar, 2 iglu arrosa egongo dira kokatuta Alberto Acero plazan. Ecovidriok edukiontzietan utzitako beirazko ontziak, Minbiziaren Aurkako Elkartasunaren Sandra Ibarra Fundazioarentzako donazio bihurtuko ditu.

Oraingo honetan, kapaina Espainiar Estatuko 140 hiritan baino gehiagotan zabaldu da, herritar gehiago sentsibilizatzeko asmoz. Hori dela eta, Ecovidriok 370 edukiontzi arrosa baino gehiago kokatu ditu estatu osoan. Gainera, Sandra Ibarra, bere izena daraman Fundazioko presidentea, proiektuaren enbaxadore izendatu dute.

Bularreko minbiziaren kontzientziazioaren eta elkartasunaren ikur gisa, Agatha Ruiz de la Pradak iglu txiki berezi bat diseinatu du, non Sandra Ibarra Fundazioaren leloa nabarmendu duen: "Bizitzaz beteta". Iglu txiki hori Miniglú.es, webgunearen bidez erosi ahal izango da, eta salmenten bidez lortutako dirua Sandra Ibarra Fundaziora bideratuko da, minbiziaren prebentzioan eta ikerketan laguntzeko.

BEIRA BIRZIKLATZEARI BURUZKO DATUAK LAUDION

2019ko azken datuen arabera, Laudioko biztanleek guztira 488 tonako beirazko ontzi birziklatu zituzten, hots, biztanle bakoitzak 27 kg birziklatu zituen, bataz beste.

Edukiontzi-tasari dagokionez, Laudion 206 biztanle inguru daude edukiontzi bakoitzeko, eta guztira 88 iglu daude jarritako beirazko ontzien hondakinetarako.