UGAO-MIRABALLES. Koronabirusaren aurrean hartzen dugun edozein babes-neurri eskasa delako sentsazioa ematen du. Horregatik, koronabirusari aurre egiteko orain arte Estatuko gobernuak eskainitako material kantitatea oso txikia denez, bakoitzak bere kabuz egiten ari da guda, ahal duen moduan ahalik eta hoberen babesteko. Ugao-Miraballeseko Udalaren kasua da, zeinak, Udaltzaingoaren bitartez, , 50 babes pantaila banatu ditu publikoari irekita dauden udalerriko saltoki txikietan, langileek ahalik eta segurtasun handienarekin lan egin ahal dezaten.

Banatutako unitateak Gernikako Maier enpresak, Ugao-Miraballesko Udala kide den Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabali egin dion dohaintzatik datoz.

"Tokiko komertzioetako langileak babestu nahi ditugu, gure egunerokotasuna errazten duten eta lehenengo lerroan lanean dabiltzan bizilagun horiena. Egun itxita dauden saltokiek zabaltzeko aukera dutenean maskara berriak erraztuko zaizkie baita. Udal langileek, udaltzaingoak, brigadak... badituzte mota hauetako babes pantailak ", adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Udalak berriz ere eskerrak eman nahi dizkie bai pantaila horiek eman dituen enpresari, bai herritar orori ere, konfinamendu aldi honetan erakusten ari diren jarrera arduratsu eta solidarioagatik. Zentzu honetan, gogoratu beharra dago COVID-19ari aurre egiteko asmoz, Ugao-Miraballesko Merkatarien Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, egindako ekimen solidarioa. Bertan herriko 100 bolondres baino gehiagoz osatutako lantalde bat sortu da eta udalerriko herritar guztientzako maskarillak egin dituzte.

Maskarilla hauek aste honetan zehar ari dira banatzen udalerriko 4.000 biztanle baino gehiagoren artean.