UGAO-MIRABALLES. Uste baino gutxiago falta da Aste Santuko oporretarako eta, hori dela eta, Ugao-Miraballeseko Udalak hurrengo astelehenean, martxoak 9, irekiko du garai horretarako Hiri Kolonietan parte hartzeko izena emateko epea. Bertan, bost eta hamaika urte bitarteko umeek mota guztietako jarduerak eta ekintzak egingo dituzte, aire librean zein barrutian.

2009 eta 2015 artean, biak barne, jaiotako umeentzako hiri koloniak apirilaren 6tik 17ra egingo dira, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era, Ugaoko Eskolan.

Prezioei dagokionez, zenbatekoak hurrengoak dira, ume bakoitzeko. Erroldatuek lehentasuna izango dute:

Erroldatuentzako:

  • Seme-alaba bat: 25 euro
  • Bi seme-alaba: 19 euro
  • Hiru seme-alaba: 12,50 euro
  • Erroldatu gabekoentzat: 87,50 euro

Gainera, aurreko urteetan bezala, "Goiztiarren" zerbitzua eskainiko da, 8:00etan eta 9:00etan. Aipatutako zerbitzua emateko gutxienez 10 kideko taldea osatu beharko da. Zerbitzu honen prezioa, izena emateko aukeraren araberakoa izango da:

Ordutegia:

  • 8:00etatik 10:30etara: 39 euro
  • 9:00etatik 10:30etara: 20 euro

Udalekuetan parte hartu nahi dutenek Jane Jauregiko lehen solairuan bete eta entregatu beharko dute izena emateko fitxa; edo, bestela, www.ugaomiraballes.eus udal webgunean deskargatu ahal izango dute, eta bete ondoren e-mailez bidali kultura.ugao@ortzadar.es helbidera. Izena emateko epea martxoaren 23ra arte egongo da zabalik.

Martxoaren 24an izango da zozketa, Jane Jauregian, arratsaldeko 16:00etan eta publikoa izango da. Martxoaren 25ean izena eman dutenen zerrenda eta itxaronzerrenda argitaratuko dira Jane Jauregiko harreran.